Padre Moret-Irubide institutuak jaso du Fundación El Mundo del Superdotado fundazioaren 2022ko sari nazionaletako bat, hezkuntza bikaintasunari eskainitakoa hain zuzen. DBHko 2. mailatik Batxilergoko 1. mailara bitarteko ikasleentzat dira sari horiek.
Proiektuaren izena da “Atendiendo al talento”, eta asmoa du jardunbide egokien eredua sortzea adimen gaitasun handiko ikasleei ematen zaien hezkuntza arretarako. Haiek definitzen duten bezala, proiektuak ikusgarritasuna eman nahi die adimen gaitasun handiko ikasleei, eta irakasleek, bereziki, eta gizarteak, oro har, uler dezatela ikasle horiek ere laguntza eta gida behar dutela beren onena emateko.
Hona hemen Diario de Noticiasen 2022/10/28an agerturiko albistea.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera