Izar Eskola Iruñeko Planetarioko programa zaharrena da, etengabe aritu baita hogeita hamar ikasturteetan. Gauzak horrela, haren hezkuntza jardueraren ardatza da, baita zentroko proposamen ezagun eta berezienetako bat ere.
Aurtengo bisitan, planetarioak Garapen Jasangarrirako 17 Helburuei buruzko informazioa ematen du, baita nazioarteko komunitate astronomikoa 18. GJHa gehitzeko gauzatzen ari den ekimenari buruzkoa ere: zeruaren kalitatea, eta izarren argia eskuratzea. Halaber, bisita aprobetxa daiteke, ikastetxeen karbono aztarna ezagutzeko.
Hemen irakur dezakezu Diario de Navarran argitaraturiko berria.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera