11 herritako Lanbide Heziketako ikastetxe publikoek beren ekintzailetza-geletan 16 proiektu landuko dute ikasturte honetan, hala nola gurpil-aulkiak lur irregularretara egokitzea, adinekoentzako ateak irekitzeko sentsoreak edo bizikletetara egokitu daitezkeen gailuak, garapen bidean dauden herrialdeetan ura ponpatzeko.
Proiektuak herri hauetako geletan eginen dira: Altsasu, Burlata, Elizondo, Lizarra, Imarkoain, Irunberri, Iruña, Azkoien, San Adrián, Tafalla eta Tutera.
Hemen irakurtzen ahal duzu Nafarroako Gobernuaren webgunean argitaratutako berria (gaztelaniaz).
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera