Larragako San Miguel ikastetxe publikoak birziklapenean, berrerabileran eta hondakinen bereizketan oinarritutako proiektu bat aurkeztu du, Hondakinen Partzuergoarekin eta Izarbeibarko Mankomunitatearekin batera. Helburua da herri jasangarriago bat izatea, ikasleei esker hondakinak hobeki kudeatzen dituena.
Hondakinen Funtsak finantzatzen du proiektua, eta haren barruan hainbat ekimen daude. Ekimen horiek alderdi batzuk azpimarratu dituzte: hondakinen sorrera saihestea, elikagaien hondakinak murriztea eta sasoiko tokiko produktuen kontsumoaren garrantzia; halaber, balio batzuk nabarmentzen dituzte, hala nola gizarte-, kultura- eta erlijio-integrazioa. Ekimen horiek guztiek familien parte-hartzea izan dute, beren etxeetara hedatzeko, baita merkataritzarena eta tokiko erakundeena ere, elkarrekin lan egiteko helburu komun baterantz: elkarlaneko ikaskuntza prozesuak bultzatzea, hezkuntza-komunitatea gai izan dadin erronkak ulertzeko, erantzukizunak bere gain hartzeko eta beharrezkoak diren ekintzak gauzatzeko, gizarte jasangarriagoak eta ingurumena errespetatzen dutenak eraikitzeko.
Hemen kontsulta dezakezu Nafarroako Gobernuaren prentsa-oharra eta hemen, berriz, Diario de Navarra egunkariak 2022/05/21ean argitaratutako albistea.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera