Etxalarreko Landagain eskolak urteak daramatza “motxila ibiltaria” ekimena garatzen. Ekimen horren helburu nagusia da irakurzaletasuna bultzatzea. Ikasgela bakoitzak bere motxila du. Liburuek hainbat testu mota dituzte (ipuinak, komikiak, alegiak…) eta eskolan lantzen diren hiru hizkuntzetan idatzita daude (euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez). D ereduko ikastetxea denez, euskararen presentzia handiagoa da motxilan.
Ikasturte bakoitzean, motxila eskolako liburuez betetzen da. Ekimena liburu batzuekin jartzen da abian, eta baliteke amaieran liburu gehiago egotea. Horretarako, oso garrantzitsua da familien lankidetza.
Albiste hau interesatzen bazaizu, hemen duzu Landagain eskolak egindako dokumentua, aurkezpen-gutuna, jarraibideak eta kontrol-orria biltzen dituena. Eta hemen ikus dezakezu Hezkuntza Departamentuaren webgunean argitaratu den berria.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera