Ehun bat lagunek parte hartu zuten Elkartasunaren aldeko Eskolen ikasturte berriaren inaugurazio ekitaldian. Aurten 49 ikastetxek eman dute izena. 12 GGKE-ek eginen diete lagun ikastetxeei.
Elkartasunaren aldeko Eskolak programa bat da, Nafarroako Gobernuaren eta Nafarroako GGKE-en Koordinakundeena, Nafarroako irakasleak prestatu eta aholkatzen dituena eraldaketa sozialerako eta herritargo globalerako. Hala, gai sozialak lantzen dira ikasgeletan, ikasleak planetako desberdinkeriaz jabe daitezen.
Ikastetxeren batek informazioa lortu edo parte hartu nahi du programan, harremanetan jar daiteke Nafarroako GGKE-en Koordinakundearekin edo Hezkuntza Departamentuarekin.
Hemen irakur dezakezu Diario de Navarran argitaratutako berria, eta hemen , Diario de Noticiasen argitaratutakoa.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera