Egoera zaurgarrian dauden Herbehereetako, Finlandiako eta Italiako ikasleek Lanbide Heziketako bi ikastetxe hauek bisitatu dituzte, han egiten duten lanaren berri izateko: Hezitzaile Eskola eta María Ana Sanz IBP.
Bisita Nafarroako Gobernuak gidatzen duen KA2 Erasmus ekimenaren barruan kokatzen da; zehazki, NAVE2 deritzon proiektuan. Haren helburua da mugikortasuna sustatzea egoera zaurgarrian dauden Oinarrizko Lanbide Heziketako eta Lanbide Heziketa Bereziko ikasleen artean (Nafarroako Lanbide Heziketaren egituran). Ikasketak uzteko arrisku handia duten ikasleez ari gara, egokitzeko arazoak dituztenak edo gizarte-bazterketa pairatzeko arriskua dutenak, baina baita desgaitasunen bat duten ikasleez ere. Helburua da ikasleak hartzeko eta bidaltzeko protokoloak ezartzea proiektuko lau parte-hartzaileen artean, izapideak arinduz eta ikasleen trukea erraztuz bazkide diren herrialdeetan. Hemen irakur dezakezu Nafarroako Gobernuaren webgunean argitaratutako berria. |
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera