Hezkuntza Departamentuaren ‘Laguntza’ programaren lehentasunezko helburua da eskolako jazarpena eta ziberjazarpena prebenitzea eta ikasleei seguru eta eroso egoteko guneak eskaintzea ikastetxeetan. Asteazken honetan, Foru Komunitateko Bigarren Hezkuntzako zenbait ikastetxetan ezarri da programa.
2021-2022 ikasturtean osatuko dira ikastetxe pilotuetako talde eragileak. Bizikidetza-batzordeetako eta ikastetxeetako zuzendaritza-taldeetako kideek osatuko dituzte talde horiek, eta ikasgeletan tratu ona sustatzea eta heziketa emozionala garatzea bultzatuko dute, baita klaustroa sentsibilizatu eta kontzientziatzeko prozesua koordinatuko ere, irakasleek elkarrekin lan egin dezaten helburu amankomun honen alde: bizikidetza hobetzea bai ikasgeletan eta bai hezkuntza-komunitatean.
Hemen irakur dezakezu Diario de Navarra-n argitaratutako berria, hemen Diario de Noticias-koa, eta hemen albistea Nafarroako Gobernuaren webgunean.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera