Urriaren 13an aurkeztu da Corellako Arte Eskolan Nafarroako Eskola Kontseiluaren logo berria.
Manuel Martín Iglesias Nafarroako Eskola Kontseiluaren buruak Corellako Arte Eskolari proposatu zion ikasleek proiektu bat egitea. Proiektu horren xedea zen Nafarroako Eskola Kontseiluaren logo berria egitea, araudian azaldutako ezaugarriak izan eta kontseiluari etorkizunean eman nahi zaion komunikazio-egitura islatuko zuena.
Nafarroako Eskola Kontseiluak eta Corellako Arte Eskolak lankidetza hitzarmena sinatu zuten 2011ko urriaren 7an. 2020-2021 ikasturtean honetan gauzatu da lankidetza hori:
- Idea aldizkariaren 53. alearen, “Jokabide-laguntza positiboa eta hezkuntza bereziko ikastetxeak” monografiaren eta Nafarroako Eskola Kontseiluaren XXV. jardunaldiaren azalen diseinua, Corellako Arte Eskolako Sara Soriak egina.
- Nafarroako hezkuntza sistemari buruzko 2019-2020 ikasturteko txostenaren eta Kontseiluaren 2019-2020 ikasturteko memoriaren azalen diseinua, Lary Zatorrek egina.
- Nafarroako hezkuntza sistemari buruzko 2020-2021 ikasturteko txostenaren eta Kontseiluaren 2020-2021 ikasturteko memoriaren azalen diseinua, Emely Martínezek egina.
- eta Nafarroako Eskola Kontseiluaren logoa aldatzeko proposamenen diseinua. Osotara, zazpi proposamen egin dira eta haien egileak honako hauek izan dira: Juan Aaldering, Beatriz Adán, María Escudero, Raúl España, Silvia Garrido, Carlos Paz eta Sara Soria.
Ekainaren 4an, ikasleek proposamenak aurkeztu zizkioten Nafarroako Eskola Kontseiluko buruari eta, egun batzuetara (ekainaren 16an) aurkeztu ziren batzorde iraunkorrean. Soria Sararen proiektua hautatu zuen Nafarroako Eskola Kontseiluak 2021eko ekainaren 23an egin zuen osoko bilkuran.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera