Diseinatu zure ekoenergia da DBHko 3. eta 4. mailetako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleei zuzentzen zaien lehiaketa baten goiburua, eta lehiaketa horren xedea da ikasleak kontzientziatzea baliabide energetikoen erabilera eraginkorrari buruz.
Lehiaketaren helburua da ikasleek aurkezten dituzten lanetan modu sortzailean azaltzea ikastetxean, etxean, herrian, hirian edo beste edonon energia modu arduratsuan eta jasangarrian egunero erabiltzearen alderdietako bat.
Lanek jatorrizkoak eta argitaragabeak izan beharko dute, eta irailaren 30etik urriaren 29ra bitartean aurkezten ahalko dira. Hemen irakur dezakezu Nafarroako Gobernuaren webgunean argitaratutako informazioa.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera