Nafarroako Foru Ogasunak Hezkuntza Zibiko-tributarioa irakasgaiaren dokumentazioa jarri du Lehen eta Bigarren Hezkuntza, Batxilergo eta Lanbide Heziketako ikasle eta irakasleen eskura. Horretarako, IkasgelaFiskalaNafarroa webgunea sortu du, informazioa gaztelaniaz zein euskaraz agertzen duena. Bertan unitate didaktikoak daude, hezkuntza maila bakoitzera egokituta daudenak eta informazioa, ariketa praktikoak, bideoak eta abar biltzen dituztenak.
Hala, Nafarroako ikasleek balio-hezkuntza jaso dezakete, herritartasun aktibo eta arduratsua garatzeko. Besteak beste, gaitasun hauek eskuratuko dituzte: ondasun eta zerbitzu publiko desberdinak identifikatzea, horien balio ekonomikoa eta eragin soziala ezagutzea, horiek gauzatzeko finantzabideak ezagutzea, gauza publikoekiko errespetuzko jarrerak barneratzea…
Material horren gainean gehiago jakin nahi izanez gero, sartu IkasgelaFiskalaNafarroa webgunean, eta deskargatu edukiak.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera