Nafarroako Lanbide Heziketako zortzi ikastetxe publikotako ikasleek Navarraskills lehiaketaren lehen edizioan hartu dute parte. Hezkuntza modalitate horretako Nafarroako lehiaketa apirilaren 29an egin zen, eta, amaieran, sariak eman zitzaizkien lehiaketak irabazi zituzten hamaika ikasleri eta beste hamabost ikasleren trebetasunak erakutsi ziren hainbat modalitatetan.
Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiak garatu zuen lehiaketa, eta aldi berean egin zen Nafarroako hainbat ikastetxetan. Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioak trebetasun lehiaketak antolatu eta sustatzen ditu (ingelesez “skill” deitzen dira). Trebetasun horiek Lanbide Heziketa hedatzeko tresna baliotsua dira, ikasleak, irakasleak eta enpresak kitzikatzeko baliabidea eta, orobat, ekoizpen sektoreetan lanbide estandarrei, kalitateari eta berrikuntzaren bilakaerari buruzko trukerako plataforma eta eztabaida-foroa.
Hemen irakur dezakezu Nafarroako Gobernuaren webgunean argitaratutako berria, hemen Diario de Navarrakoa, etahemen Diario de Noticiasekoa.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera