Navarro Villoslada BHIk kanpaina batean parte hartu du, Basket Girlz: jarraitzea da zentzuzkoena izeneko proiektuan oinarritua. Helburua da nerabeengan saskibaloiaren onurak sustatzea.
Proiektu horretan, emakume batzuek beren historia kontatzen dute, emakume horientzat funtsezkoa izan baita saskibaloia beren bizitzetan. Proiektuko bideoetan Navarro Villoslada BHIko ikasle diren zenbait neskek parte hartzen dute, saskibaloi-jokalari gisa duten esperientziaren berri emanez. Kanpaina honen hartzaile nagusiak dira neska gazteak, haien gurasoak eta entrenatzaileak, helburua baita nerabezaroan diziplina horretan aritzeari uzten dioten emakumeen kopurua murriztea.
Hemen irakur dezakezu Diario de Navarran argitaratutako berria.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera