Corellako Arte eta Goi mailako Diseinu Eskolako “Produktu Grafiko Interaktiborako Laguntzailea” erdi mailako zikloko 1. ikasmailako bost ikaslek irabazi dute «Reflexiona y Contrasta» lehiaketa nazionalaren saria, «Cookies atragantadas» izeneko lanari esker.

Zibersegurtasunaren Institutu Nazionalak sustatzen du lehiaketa, eta helburua da teknologia digitalen erabilera segurua eta ona sustatzea.
Hemen irakur dezakezu Diario de Navarran argitaratutako berria, hemen Diario de Noticiaskoa, eta hemen Nafarroako Gobernuaren webgunekoa.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera