Urtarrilaren 12, 13 eta 14an Ikertzaile Gazteen Nazioarteko Kongresua egin zen online, eta bertan Espainia osoko 160 ikaslek baino gehiagok hartu zuten parte.
Tuterako UHUNek, Valle del Ebro BHIk, Errege Bardearen Komunitateak eta Navarro Villoslada BHIk elkarrekin antolatu dute lehiaketa, beste entitate batzuen laguntzaz. Helburuak dira kultura zientifikoa sustatzea, pentsamendu kritikoa bultzatzea eta ikerketarako bokazioak piztea unibertsitatearen aurreko etapetan.
Ikerketa lanetarako sarietako bat Valle de Ebro BHIko Amara García eta Idoia Hernández ikasleentzat izan zen, lan honengatik: «Ospitaleko larrialdietako zerbitzuaren (OLZ) erabilera Tuterako Osasun Barrutian».
Hemen kontsulta dezakezu Diario de Navarra egunkarian argitaratutako albistea, hemen Valle del Ebro BHIren prentsa-oharra eta hemen Nafarroako Gobernuko webguneko albistea.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera