Nuestra Señora del Huerto ikastetxeko ikasle batzuek, Batxilergoko 1. mailakoek, ekonomiari buruzko bideo bat aurkeztu dute, eta bertan erakusten dute pandemia-garaian arduratsuagoa dela kontsumitzea aurreztea baino.
Bideoari esker «Finantza-hezkuntza» bideo-lehiaketaren finalera igaro dira, beste 19 ikastetxerekin batera. Ekonomisten Nafarroako Elkargoak antolatzen du lehiaketa, eta finala otsailaren 14an eginen da, Espainiako Bankuaren egoitzan.
Hemen irakur dezakezu Diario de Navarran argitaratutako berria.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera