Azaroaren 19an, osteguna, hezkuntzarako COVID-19 koordinazio batzorde teknikoaren bosgarren bilera egin zen telematikoki. Bileraren helburua zen ikasturtea modu seguruan garatzen dela bermatzeko ekintzak ikuskatu eta koordinatzea eta hezkuntza-komunitatearen gaineko ukipenari buruzko informazioa aztertzea.

Eguneko gai zerrenda hauxe izan zen:
- Zertan diren une honetan ikastetxeetako kasu aktiboak.
- Zuzendaritzen eta batzordeko kideen informazio berriak.
- Jarduera presentziala burutzeko proposamenak. Proposamen pedagogiko eta metodologikoak.
- Kontingentzia Plana eguneratzeko proposamenak.
Hurrengo bilerarako deia finkatu da: urtarrilaren 14an eginen da.
Hemen kontsultatu dezakezu bileraren akta. Hemen ikusi ahal izango dituzu berriak Nafarroako Gobernuaren webgunean. Hemen Diario de Noticias-en argitaratutako berriak.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera