• Skip to primary navigation
  • Skip to main content
  • Skip to primary sidebar
  • Skip to footer

Nafarroako Eskola Kontseilua

  • Hasiera
  • Kontseilua
    • Agurra
    • Aurkezpena eta osaketa
    • Eginkizunak eta eskumenak
    • Ezpeleta jauregia
  • Berriak
  • Fitxategiak
    • NHST
    • Memoriak
    • Idea aldizkaria
    • Jardunaldiak
    • Monografiak
    • Kontseiluaren arratsaldeak
    • Aktak
    • COVID batzordea
    • Irizpenak
    • Kontseiluaren kontuak
  • Txosten exekutiboa
  • Estekak
  • Kontaktua
  • Erregistratuak
You are here: Home / Berriak / Hezkuntzarako COVID-19 koordinaziorako batzorde teknikoa

Hezkuntzarako COVID-19 koordinaziorako batzorde teknikoa

2020-09-04

Hezkuntzako kontseilariaren aginduz, Eskola Kontseiluan COVID-19a hezkuntzan koordinatzeko lan batzorde bat sortu da, hezkuntza, osasun, unibertsitate eta Nafarroako Eskola Kontseiluko ordezkariek osatutakoa.

Osasun Departamentuaren hiru arduradun daude, zehazki, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren (NOPLOI) arduradun batzuk. Hezkuntza Departamentuaren aldetik, honako hauek parte hartzen dute batzordean: Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendaria, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria eta Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzuko zuzendaria. Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren izenean, Unibertsitateko Zerbitzuko zuzendariak hartzen du parte. Nafarroako Eskola Kontseiluko batzorde iraunkorreko kideak ere badaude batzorde horretan, hezkuntza komunitatea ordezkatzeko.

Lehen bilera gaur egin da goizeko 10:00etan, Nafarroako Eskola Kontseiluko osoko bilkuren aretoan. Bilera horretan honako hauek zehaztu dira, besteak beste, eta batzordearen oinarri gisa: eskolara ahalik eta seguruen itzultzen dela bermatzeko helburua duten ekintzak ikuskatu eta koordinatzea, eta ikasturtearen garapena zaindu eta kontrolatzea, ikastetxeetan kasu positiboak ager daitezkeela aurreikusita. Halaber, batzordea arduratuko da pandemiak irakaslanean duen eraginari buruzko informazioa kudeatzeaz.

Batzordearen asmoa da, alde batetik, lan egitea hezkuntza presentziala bermatzeko eta, beste aldetik, hezkuntza komunitatea seguru sentiaraztea.

Sarrera hau egin daiteke: Espainiera

Filed Under: Berriak

Primary Sidebar

  • Espainiera
  • Euskara
Gobierno de Navarra, Departamento de Educación

Bilatu

Iniciar sesión

Gunearen artxiboa

NHST 2023-2024

NHST 2023-2024

ISEN 2023-2024

ISEN 2023-2024

ISEN 2022-2023

ISEN 2022-2023

NHST 2022-2023

NHST 2022-2023

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 57

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 57

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 58

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 58

La repetición y el abandono educativo. Reflexiones y propuestas.

La repetición y el abandono educativo. Reflexiones y propuestas.

Errepikatzea eta hezkuntza uztea. Gogoetak eta proposamenak.

Errepikatzea eta hezkuntza uztea. Gogoetak eta proposamenak.

La Jornada Escolar. Reflexiones y Datos

La Jornada Escolar. Reflexiones y Datos

Eskola Jardunaldia. Hausnarketak eta datuak

Eskola Jardunaldia. Hausnarketak eta datuak

Memoria 2022-2023

Memoria 2022-2023

Informe 2023

Informe 2023

Situación actual de la educación en España a consecuencia de la pandemia

Situación actual de la educación en España a consecuencia de la pandemia

Educación y formación de personas adultas

Educación y formación de personas adultas

Footer

Azken sarrerak

  • “Hezkuntza emozionala eta ohitura osasungarriak. Prebentzio eta sentsibilizazioa bullyinga gainditzeko” Jardunaldiak
  • Hezkuntza Sailak enpresetan LH Dualeko tutoretzak egiaztatzea bultzatzen du
  • “Artjacking for a Better World.” Egunerokotasunean sartzen den artea
  • Jon Basaguren konpositore, abeslari eta aurkezlea Valle del Ebro BHIn izan da
  • Ikastetxeek Nafarroako Museoan Jardunbide egokien II. Jardunaldiak egin zituzten

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

Copyright © 2025 · eleven40 Pro para Genesis Framework · WordPress · Log in