Nafarroako lau ikastetxek Europako Parlamentuko Eskola Enbaxadoreak proiektuan parte hartuko dute 2020-2021 ikasturtean. Ikastetxe hauek hautatu dituzte: Tuterako ETI IBP, Lizarrako IBP, Iruñeko Plaza de la Cruz BHI eta Garesko Padres Reparadores Apaizgaitegi-Ikastetxea.

Programa Bigarren Hezkuntzako 4. mailako, Batxilergoko 1. eta 2. mailako eta LHko erdi mailako ikasleendako da eta helburu du bai Europari eta bai Europako demokraziari buruzko ezagutza sustatzea gazteen artean, Europar Batasuna eta, bereziki, Europako Parlamentua modu aktiboan ezagutzeko aukera emanez.
Hemen irakur dezakezu Nafarroako Gobernuaren webgunean argitaratutako berria, hemen Diario de Navarra-koa, eta hemen Diario de Noticias-ekoa.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera