Ekainaren 5ean, Batzorde Iraunkorrak aho batez onetsi zuen Nafarroako hezkuntza 2020-2023an suspertzeko oinarriak biltzen dituen dokumentua, Nafarroako Eskola Kontseiluak egindakoa.

Manuel Martín Nafarroako Eskola Kontseiluko buruak hezkuntza suspertzeko plan hori aurkeztu zion Carlos Gimeno Hezkuntzako kontseilariari ekainaren 12an, hurrengo ikasturtea planifikatzeari begira ekarpenak jasotzeko xedez Hezkuntza Departamentuak ireki duen elkarrizketa sozialeko prozesuaren barnean.
Planak hezkuntza komunitatearen ekarpenak jasotzen ditu, eta, horien artean, badaude oinarrizko hiru proposamen: aurrez aurreko hezkuntzaren alde egitea, eten digitala murrizten jarraitzea, eta arreta berezia jartzea pobrezia eta kalteberatasun arriskuan bizi diren ikasleen hezkuntza jarraipenean.
Hemen kontsulta dezakezu dokumentu osoa.
Hemen irakur dezakezu Nafarroako Gobernuaren webgunean argitaratutako berria.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera