• Skip to primary navigation
  • Skip to main content
  • Skip to primary sidebar
  • Skip to footer

Nafarroako Eskola Kontseilua

  • Hasiera
  • Kontseilua
    • Agurra
    • Aurkezpena eta osaketa
    • Eginkizunak eta eskumenak
    • Ezpeleta jauregia
  • Berriak
  • Fitxategiak
    • NHST
    • Memoriak
    • Idea aldizkaria
    • Jardunaldiak
    • Monografiak
    • Kontseiluaren arratsaldeak
    • Aktak
    • COVID batzordea
    • Irizpenak
    • Kontseiluaren kontuak
  • Txosten exekutiboa
  • Estekak
  • Kontaktua
  • Erregistratuak
You are here: Home / Berriak / Batzordea Batzorde Iraunkorra 2020ko maiatzaren 6an

Batzordea Batzorde Iraunkorra 2020ko maiatzaren 6an

2020-05-08

Nafarroako Eskola Kontseiluko batzorde iraunkorrak, maiatzaren 6ko 12:00etan egindako bideokonferentzian, aho batez erabaki du kontuan har daitezela hezkuntzan egin beharko liratekeen jarduketen gaineko proposamen hauek, koronabirusaren pandemiak eragin duen egoeraren eta Gobernuak dekretatu duen alarma egoeraren ondorioz, bereziki konfinamendua arintzeko planak hezkuntzan eragiten duen arloan.

Ikasgelara itzultzeak ez du berekin ekarriko normaltasun absolutua ikasgeletan eta aldi hori salbuespenezkoa izanen da -haren helburuak hurbilago daude kontziliaziotik ezen ez hezkuntzatik-. Hori hala izanik ere, ikaslerik gehienak, hots, Lehen Hezkuntzakoak eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzakoak, ez dira eskolara joaten ahalko. Hezkuntza-jardun nahitaezko eta oinarrizkoa ikasle guztiena da, ez bakarrik ikasle gutxi batzuena.

Osasun arloko faktore zehazgaitzek ez dute aldi hau eskolaldi arrunt bilakatzen, mugak baititu; alegia, inprobisazioak saihesteko egoki aurreikusi eta antolatu beharreko mugak.

Kontuan izan behar baita irakasleen, ikasleen, familien, zuzendaritza taldeen eta hezkuntzako administrazioaren lana dela agerian eta nabarmen uztea ahalegina, dedikazioa, erantzukizuna eta egokitzeko gaitasuna. Eta horri guztiari gehitu behar genioke ikastetxeak bizpahiru aste eskas egonen direla soilik zabalik eta, gure ustez, arriskuan dago, oso, ikasleen, irakasleen eta irakasle ez diren langileen osasuna. Hori dela-eta honako hau adierazi nahi dugu:

  1. Ez dugu gomendatzen ikasgeletara itzultzea eta, horrenbestez, eskatzen dugu irakaslana iraila arte bertan behera uztea Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzan.
  2. Hala ere, egokia iruditzen zaigu Batxilergoko ikasleendako zabaltzea, osasun bermerik handienak hartu ondoren. Lehentasunezkoa da eta, bermatu behar dugu, Nafarroako hezkuntza sistemako ikasle guztiek berdintasunezko eta justiziazko baldintza berberak izan ditzatela Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa aplikatzean.
  3. Bestalde, Nafarroako hizkuntza eskola ofizialetako ebaluazio probak egiteko egutegia ez da aldatu. Beraz, zentro horiek irekita egon behar dute. Bermatu behar da, hartara, proba presentzial horiek osasun-bermerik handienarekin eginen direla.
  4. Gure ustez, ez da egokia nahitaezko ikasketak egiten ari diren ikaslerik gazteenak ikastetxeetara joatea. Aldi berean, esan behar da produkzio-sistema ahalik eta lasterren ohiko lan-erritmoa hartzen joanen dela eta horrek arazo larriak sortuko dituela etxe askotan haur adingabeak zaintzerakoan. Gero eta gehiago izan daitezke beren seme-alabak egoki zaintzerik izanen ez duten gurasoak eta horrek berekin ondorioak ekarriko ditu antolaketan, ekonomian eta, bereziki, arlo afektiboan. Hori dela-eta, beharrezkotzat jotzen dugu Administrazioko esparru guztiak elkarren artean koordinatzea, familiek aukera izan dezaten lana eta zaintza partekatzeko. Alde horretatik, proposamen bikoitza egin nahi dugu: batetik, administrazioei eskatzen diegu haien politikak ezartzeari lehentasuna ematea, eta, bestetik, sektore pribatuari aukera hori errazteko lan-sistemak ezartzen laguntzea.
  5. Ikastetxeak Nafarroako Foru Komunitatean 2020-2021 ikasturtean irekitzeko estrategia antolatzea, eta hezkuntzan esparru-plan bat ezartzea. Plan hori berariaz prestatuko da jarduera geldiarazteak izan dituen ondorioei aurre egiteko eta eskura izanen ditu esparru-ezaugarriak eta jarduketa-plan administratibo bat, gidalerro pedagogikoen pean, ikasgeletara berriz itzultzeko xedez.
  6. Ikastetxe bakoitzak bere plana prestatu behar du, ikastetxeen autonomia errespetatuz baina kontuan izanez Hezkuntza Departamentuak ezarritako planaren egitura komuna eta, orobat, Hezkuntzako Ikuskapenak onartu eta gainbegiratu ondoren.
  7. Zinez gomendatzen dugu Hezkuntza Departamentua hezkuntza komunitatearekin egiten ari den elkarrizketa sozialarekin segitzea, dela sare publikoan, dela itundutako sarean. Hala egiten bada, helburu komunak, jarrera ona eta arrakasta izanen ditu Nafarroako hezkuntzak.

Manuel Martín Iglesias

Lehendakari – Presidente

Sarrera hau egin daiteke: Espainiera

Filed Under: Berriak

Primary Sidebar

  • Espainiera
  • Euskara
Gobierno de Navarra, Departamento de Educación

Bilatu

Iniciar sesión

Gunearen artxiboa

NHST 2023-2024

NHST 2023-2024

ISEN 2023-2024

ISEN 2023-2024

ISEN 2022-2023

ISEN 2022-2023

NHST 2022-2023

NHST 2022-2023

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 57

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 57

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 58

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 58

La repetición y el abandono educativo. Reflexiones y propuestas.

La repetición y el abandono educativo. Reflexiones y propuestas.

Errepikatzea eta hezkuntza uztea. Gogoetak eta proposamenak.

Errepikatzea eta hezkuntza uztea. Gogoetak eta proposamenak.

La Jornada Escolar. Reflexiones y Datos

La Jornada Escolar. Reflexiones y Datos

Eskola Jardunaldia. Hausnarketak eta datuak

Eskola Jardunaldia. Hausnarketak eta datuak

Memoria 2022-2023

Memoria 2022-2023

Informe 2023

Informe 2023

Situación actual de la educación en España a consecuencia de la pandemia

Situación actual de la educación en España a consecuencia de la pandemia

Educación y formación de personas adultas

Educación y formación de personas adultas

Footer

Azken sarrerak

  • “Hezkuntza emozionala eta ohitura osasungarriak. Prebentzio eta sentsibilizazioa bullyinga gainditzeko” Jardunaldiak
  • Hezkuntza Sailak enpresetan LH Dualeko tutoretzak egiaztatzea bultzatzen du
  • “Artjacking for a Better World.” Egunerokotasunean sartzen den artea
  • Jon Basaguren konpositore, abeslari eta aurkezlea Valle del Ebro BHIn izan da
  • Ikastetxeek Nafarroako Museoan Jardunbide egokien II. Jardunaldiak egin zituzten

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

Copyright © 2025 · eleven40 Pro para Genesis Framework · WordPress · Log in