• Skip to primary navigation
  • Skip to main content
  • Skip to primary sidebar
  • Skip to footer

Nafarroako Eskola Kontseilua

  • Hasiera
  • Kontseilua
    • Agurra
    • Aurkezpena eta osaketa
    • Eginkizunak eta eskumenak
    • Ezpeleta jauregia
  • Berriak
  • Fitxategiak
    • NHST
    • Memoriak
    • Idea aldizkaria
    • Jardunaldiak
    • Monografiak
    • Kontseiluaren arratsaldeak
    • Aktak
    • COVID batzordea
    • Irizpenak
    • Kontseiluaren kontuak
  • Txosten exekutiboa
  • Estekak
  • Kontaktua
  • Erregistratuak
You are here: Home / Berriak / Jardunaldi inklusiboak

Jardunaldi inklusiboak

2020-03-16

Eskola kontseilua “Hezkuntza inklusiborako gogoeta jardunaldiak” izeneko jardunaldiak antolatzen ari da maiatzerako, Hezkuntza Departamentuarekin batera.

Jardunaldien lehenengo egunean gai hau landuko da: “EREDU INKLUSIBOA: hezkuntzako proposamenak eta erronkak”, eta, Nafarroako Hezkuntza Bereziko ikastetxeek, besteak beste, hitzaldi batzuk emanen dituzte. Bigarren eguna familiei eta hezkuntza inklusiboari buruzkoa izanen da, eta hirugarrena, berriz, erabateko inklusioari buruzkoa. Denbora horretan, Manuel Martín Nafarroako Eskola Kontseiluko buruak jardunaldi horietarako lan plana antolatu du, eta, beste jarduera batzuen artean, otsailean Hezkuntza Bereziko ikastetxe batzuk bisitatu ditu: Torre Monreal HBZ (Tutera), Isterria (Ibero), El Molino eta Andrés Muñoz Garde HBZ (Iruña). Halaber, bilerak izan ditu ikastetxe horietako guraso elkarteekin.

Topaketa horiei esker, ikastetxeen benetako egoera aztertu ahal izan da: ikasle gazteen eta helduen hezkuntzaren banakako programaren prozesuko trantsizioaren eta zerbitzu aurreratuen planifikazioa; emozio eta portaera arazoen maneiua, familiekiko harremanak, ikastetxeen artekoak, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako beste ikastetxe arrunt batzuekikoak, ikastetxe bakoitzaren hezkuntza proiektuak, irakasle eta ikastetxeentzako baliabideak (langile gaituak prestatzea, jardunbide egokiak: SAREAK, departamentuen arteko harremanak…) eta familientzako baliabideak (hezkuntza proiektuan parte hartzea eta hori ezagutzea).

Sarrera hau ere eskuragarri dago hemen: Espainiera

Filed Under: Berriak

Primary Sidebar

  • Espainiera
  • Euskara
Gobierno de Navarra, Departamento de Educación

Bilatu

Iniciar sesión

Gunearen artxiboa

NHST 2023-2024

NHST 2023-2024

NHST 2022-2023

NHST 2022-2023

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 57

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 57

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 58

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 58

Errepikatzea eta hezkuntza uztea. Gogoetak eta proposamenak.

Errepikatzea eta hezkuntza uztea. Gogoetak eta proposamenak.

Eskola Jardunaldia. Hausnarketak eta datuak

Eskola Jardunaldia. Hausnarketak eta datuak

Memoria 2022-2023

Memoria 2022-2023

Informe 2023

Informe 2023

Situación actual de la educación en España a consecuencia de la pandemia

Situación actual de la educación en España a consecuencia de la pandemia

Educación y formación de personas adultas

Educación y formación de personas adultas

Footer

Azken sarrerak

  • Irakasle, Arte Plastiko eta Diseinu eta Musika eta Arte Eszenikoen EPEko probak ekainaren 19an hasiko dira
  • Hezkuntza Sailak 15.000 ikasle aztertu ditu “Pisa Foral” delakoan eta lehen aldiz formatu digitaleko ariketak egingo dira
  • Hezkuntza Sailak LHren eskaintza 22 ziklotan handituko du 2026-2027 ikasturtean, Duala eta azpiegitura berriak finkatzeak markatutako ikasturte batean
  • VALLE DEL EBRO BHI-koen PARISERAKO BIDAIA
  • Iruñeko ikastetxe bateko lau ikasle, ikasleak eta enpresari birtual onenak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

Copyright © 2026 · eleven40 Pro para Genesis Framework · WordPress · Log in