Urtarrilaren 21, 22 eta 23an egin ziren Nafarroako Eskola Kontseiluaren “Berrikuntza proiektuak 2018-2019” izeneko XXIV. Jardunaldiak Tuterako UHUNen.
Jardunaldiak urtarrilaren 21ean hasi ziren, bertan zeudela Luis J. Fernández Rodríguez Tuterako UHUNeko zuzendaria, Carlos Gimeno Gurpegui Hezkuntzako kontseilaria eta Manuel Martín Iglesias Nafarroako Eskola Kontseiluko burua. Hona hemen egun horretako hizlariak eta hitzaldiak:
- Ainara Muruzábal Valencia: “La pedagogía Montessori: aula – ciclo- familia – centro. Escuela rural”.
- Arizkungo HLHIP: “Ikasleen aniztasunari erantzuna emateko tailer inklusiboak”.
- Patxi Larraintzar HLHIP: “Argiarekin esperimentatzen”.
- Hezitzaileen Eskola IB: “Mi patio, mi barrio / Nire jolastokia, nire auzoa”.
Urtarrilaren 22an, honako hauek izan ziren aurkeztutako proiektuak:
- Iñaki Ochoa de Olza DBHI: “Aprendizaje cooperativo. Intercambio entre centros”.
- Noaingo San Miguel HLHIP: “El patio de mi cole… es particular, ¿seguimos?”.
Amaitzeko, urtarrilaren 23an aurkezpen hauek egin ziren:
- Corellako Arte eta Goi Mailako Diseinuko Eskola: “Ecodiseño”.
- Tuterako Valle del Ebro BHI: “La vuelta al mundo con 80 alumn@s”.
- Iberoko Isterria HBI: “Isterria, una escuela de inteligencias múltiples”.
Laster IDEA aldizkaria argitaratuko da, jardunaldien ekarpen guztiak bilduko dituena eta Kontseiluaren bilduma paperean jasoko duena.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera