Nafarroako Eskola Kontseiluaren izenean, Lehendakari gisa ordezkatzeko ohorea baitut, nire ongi etorririk zintzoena eman nahi dizuet.
Gure nahia da leku honek Eskola Kontseilu honetara etortzea erraztea eta ateak zabaltzea hezkuntza komunitateari, eta, oro har, Nafarroako gizarte osoari. Zuen ekarpen eta proposamen guztien hartzaile izan nahi dugu, organo honen oinarrizko xedeetariko bat, parte hartzea, errealitate bihur dadin.
Eskola Kontseilu hau osatzen duten pertsona guztien elkarlanari esker gure Komunitateko hezkuntzaren kalitatea hobetzen laguntzea da nire nahia. Horien ahaleginak, profesionaltasunak, zehaztasunak eta konpromisoak lorpen hori gero eta hurbilago egotea ekarriko du. Akuilu izan dugu betidanik “Zuen seme-alaben hezkuntza hobetzeko konpromisoa hartzen dugu” leloa, baina konpromisoa diogunean gure ikasleei ikasle hobeak izaten laguntzea esan nahi dugu; ez gainerakoak baino hobeak, lehen baino hobeak baizik.
Zuen esanetara naukazue. Kontseiluak beti izanen ditu ateak zabalik ekarpenak eta proposamenak jasotzeko.
Manuel Martín Iglesias
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera