• Skip to primary navigation
  • Skip to main content
  • Skip to primary sidebar
  • Skip to footer

Nafarroako Eskola Kontseilua

  • Hasiera
  • Kontseilua
    • Agurra
    • Aurkezpena eta osaketa
    • Eginkizunak eta eskumenak
    • Ezpeleta jauregia
  • Berriak
  • Fitxategiak
    • NHST
    • Memoriak
    • Idea aldizkaria
    • Jardunaldiak
    • Monografiak
    • Kontseiluaren arratsaldeak
    • Aktak
    • COVID batzordea
    • Irizpenak
    • Kontseiluaren kontuak
  • Txosten exekutiboa
  • Estekak
  • Kontaktua
  • Erregistratuak
You are here: Home / Berriak / Erasmus+ Programa

Erasmus+ Programa

2019-07-03

Nafarroako lau ikastetxek Europar Batasuneko Hezkuntza, Formakuntza, Gazteria eta Kirolaren 2014-2020 Erasmus+ mugikortasun programarekin bat egin dute. Hezkuntzaren Internalizaziorako Zerbitzu Espainolak (SEPIE, gaztelerazko sigletan) programan txertatzeko diru-laguntza honako ikastetxe eta proiektuei eman die:

  •  Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofiziala “Metodologia aktiboen erabilera helduentzako hizkuntza irakaskuntzan” proiektuarekin: honen bidez ikastetxeak genero perspektibaren berrazterketa egin nahi du, bere ikasgelak sozializaziorako gune garrantzitsuak baitira, non estereotipo eta genero-rolek “genero berdintasunerako oztopo larriak” suposatzen dituzten. Bide horretan IHEO-ren aukeratutako proiektuaren helburua garatzea, sareak indartzea eta nazioen arteko lanean atzerriko hizkuntzen ikastetxeetako gaitasuna handitzea da; bere ikasgeletan  laguntzaren egokitasuna eta genero transbertsalitatearen bultzada aztertzea; irakaskuntza praktikan genero perspektiba inplementatuko duen jardueren programa bat garatzea; eta sexu eta genero sistemaren inguruan egituratutako testuinguru soziala, estereotipo eta rolen transmisioari buruz elkarrekin hausnartzea, hala nola helduen irakaskuntzaren kalitatea bermatzea.
  •  Vianako “Francisco Navarro Villoslada” Liburutegi Publikoa “Hezten ikasten: Helduen Hezkuntza Vianako liburutegi publikoan” proiektuarekin: Francisco Navarro Villoslada liburutegiaren xedea ikastetxe ez formalaren ahalmena handitzea da eta horrela herriko biztanleriaren ehuneko handiagoari zerbitzu egokiagoa eskaini ahal izatea. Programaren helburuen artean nabarmen ditzakegu bere formakuntza akademikoa osatzeko liburutegietara jotzen duten helduei zerbitzua emateko moduan esperientzia berrien ezagutza, helduen irakasle izateko gaitasunak lortzea, eta berriro ere ikasi nahi duten helduak eroso sentitzea errazten duten jarduera berritzaileak garatzea.
  • Corellako Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskola ¡Di InternacionalizARTE! proiektuarekin: honek ikastetxeko irakasleei Irlanda, Erresuma Batua eta Kroazian egindako formakuntza ikastaroen bidez bere gaitasun profesionalak hobetzeko aukera emango die. Hauetan, irakasleek bere europar kideekin esperientziak partekatuko dituzte ikasgelan teknologia eta metodologia berrien erabileran, harreman internazionalak eta atzerriko hizkuntzan komunikatzeko gaitasunaren garapenean bere formakuntza hobetzeko asmoz.
  • Garesko Seminario Padres Reparadores Ikastetxea “Internalizazioaren talde motorra bultzatzen” proiektuarekin: zenbait irakaslek Europar Batasuneko beste herrialde batzuk ingelesez antolatutako formakuntza ikastaroen bidez bere gaitasun profesional, linguistiko eta interkulturalak zabaldu eta sakontzeko aukera izango dute.  Erasmus+-en parte hartzearekin ikastetxeak bere internazionalizazio egitasmoari hasiera ematen dio, honen helburua europar ikastetxeen arteko  ikasle-trukeak garatzea delarik.

Lau proiektuen ordezkariek egun hauetan Murtzian izandako Erasmus+ eskola hezkuntzako langileen ikaskuntza eta pertsona helduen irakaskuntzarako mugikortasun proiektuen hasierako formakuntza jardunaldietan parte hartu dute.

Hemen aipatutako proiektuen inguruan informazio gehiago aurki dezakezu.

Sarrera hau egin daiteke: Espainiera

Filed Under: Berriak

Primary Sidebar

  • Espainiera
  • Euskara
Gobierno de Navarra, Departamento de Educación

Bilatu

Iniciar sesión

Gunearen artxiboa

NHST 2023-2024

NHST 2023-2024

ISEN 2023-2024

ISEN 2023-2024

ISEN 2022-2023

ISEN 2022-2023

NHST 2022-2023

NHST 2022-2023

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 57

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 57

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 58

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 58

La repetición y el abandono educativo. Reflexiones y propuestas.

La repetición y el abandono educativo. Reflexiones y propuestas.

Errepikatzea eta hezkuntza uztea. Gogoetak eta proposamenak.

Errepikatzea eta hezkuntza uztea. Gogoetak eta proposamenak.

La Jornada Escolar. Reflexiones y Datos

La Jornada Escolar. Reflexiones y Datos

Eskola Jardunaldia. Hausnarketak eta datuak

Eskola Jardunaldia. Hausnarketak eta datuak

Memoria 2022-2023

Memoria 2022-2023

Informe 2023

Informe 2023

Situación actual de la educación en España a consecuencia de la pandemia

Situación actual de la educación en España a consecuencia de la pandemia

Educación y formación de personas adultas

Educación y formación de personas adultas

Footer

Azken sarrerak

  • “Hezkuntza emozionala eta ohitura osasungarriak. Prebentzio eta sentsibilizazioa bullyinga gainditzeko” Jardunaldiak
  • Hezkuntza Sailak enpresetan LH Dualeko tutoretzak egiaztatzea bultzatzen du
  • “Artjacking for a Better World.” Egunerokotasunean sartzen den artea
  • Jon Basaguren konpositore, abeslari eta aurkezlea Valle del Ebro BHIn izan da
  • Ikastetxeek Nafarroako Museoan Jardunbide egokien II. Jardunaldiak egin zituzten

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

Copyright © 2025 · eleven40 Pro para Genesis Framework · WordPress · Log in