ZEIN DA GAIA?
HEZKUNTZA ETA ESPAZIOA
ZER EGIN NAHI DUGU?
- Hezkuntza eta espazioen arteko loturak aztertu.
- Hezkuntza espazioen eta kontestuen praktika onen ereduak definitu.
- Nafarroako hezkuntza sisteman espazioarekiko eskola esperientzia esanguratsuak partekatu.
- Jendarteari eta hurbileko eragileei intereseko esperientziak jakinarazi.
NOR ARI DA GUZTIA PRESTATZEN?
Jardunaldiak Nafarroako Eskola Kontseiluak antolatzen ditu eta talde eragilean dira: Hezkuntza Departamentua, Unibertsitateetako irakasleak (NUP, NU, EHU), Nafarroako Hezkuntza Departamentuko Berrikuntza Proiektuen deialdian parte hartzen duten zenbait ikastetxe, beste eragile esanguratsuak, besteak beste, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa, Arkitektoen Elkargoa (COAVN) edo Uharteko Arte Garaikidearen Zentroa.
NON IZANGO DIRA?
Iruñean, Nafarroako Museoaren areto nagusian.
NOIZ?
Martxoaren 5, 6 eta 7an.
Martxoaren 8ko saiorako aurreikusita zegoen taldekako lanaren ordez, galdetegi bat helaraziko da jardunaldietan parte hartuko duten pertsona guztien ekarpenak jasotzeko. Martxoaren 16ra bitarte ekarpenak egiteko aukera egongo da.
NOLA EMAN IZENA?
- Irakasleentzat ohiko bideak erabiliz: Hezkuntza Departamentuaren Prestakuntzaren Atalaren bidez.
- Gainerako pertsonentzat: Dagoeneko Jardunaldietan parte hartzeko lekurik ez dago.
ZEIN DA EGITARAUA?
Hemen klik egin Jardunaldien egitaraua ikusteko.
Hemen klik egin Jardunaldien diptikoa ikusteko.
BISITALDIAK? NOIZ? NORA?
Apirileko asteazkenetan, arratsaldez, bisitaldiak antolatuko dira ikastxeetako esperientziak gertutik ezagutzeko.
- Kudeaketa: NEKek hartuko du horren ardura interesatuekin taldeak sortuz.
- Izen-ematea: martxoaren 12tik 23ra, NEKen web gunean.
- Ikastetxeetako ordezkariek bisitaldia gidatuko dute.
NOLA EGIN EKARPEN BAT?
Zuen ikastetxeko, herriko edo auzoko proiektu baten berri eman nahi duzuela? Jar zaitezte gurekin harremanetan eta bideratuko dugu.
JARDUNALDIEN BERRI NON?
Kontseiluaren atari digitalean.
TXOSTENA NOLA JASO?
Jardunaldietan aurkeztuko diren ekarpenak eta jasotzen ditugunak Eskola Kontseiluko IDEA aldizkariaren 49. alean agertuko dira eta ondoren paperezko argitalpena izango dute.
Hemen Diario de Noticias egunkarian argitaratutako berria ikus dezakezu.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera