Abenduaren 14an, Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteak (EHIGE) eskola-jantokiei buruz egindako ikerketaren txostena aurkeztu zuen Bilbon.
EAEko ikastetxeetako jantokien analisia eta diagnostikoa egin dute. Nolakoak diren eta nolakoak izan litezkeen: elikaduraren kalitatea, hezkuntza-potentziala eta ingurunearekin duen lotura ikertu dute.
Nafarroan ere azpimarratu gaiak interesa sortu du. Horren adibide garbia dira azaroan burutako “Eskola jantokiak eztabaidagai” jardunaldiak. Eskola Kontseiluak parte hartu zuen bertan eta horren berri eman genuen.
EAEko eskola-jantokien txostena ikusteko: Eskola-jantokiak EAEn
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera