Uxueko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoari “Vicente Ferrer” Garapenerako Hezkuntza saria eman diote, Lehen Hezkuntzako kategorian.
Esther Leza Ongayk, ikastetxeko zuzendaria eta irakaslea, jaso du diploma eta ekitaldira Hezkuntza kontseilaria den Maria Solana bertaratu da.
Sari honek, 2016/2017 ikasturtean zehar ikasleen artean elkartasuna eta pobreziari aurre egiteko konpromisoa eta parte hartzea sustatzeko hezkuntza ekimen, proiektu edo programak aurrera eraman dituzten ikastetxeen lana aitortu nahi du.
Hemen klik egin Nafarroako Gobernuko prentsa oharra irakurtzeko. Hemen Diario de Noticias egunkarian argitaratutako berria ikusteko . Hemen Diario de Navarra egunkarian argitaratuko berria ikusteko.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera