Zineman islatzen diren zientzia eta teknologia da “Artea, Zientzia eta Teknologia: errealitate berbera, begirada ezberdinak” zikloaren lau hitzaldietako haria. Nafarroako Unibertsitate Publikoak antolatutako zikloa da hau, Iruñeko Planetarioarekin lankidetzan eta Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioaren babesarekin.
Hitzaldi zikloaren helburua sormen artistikoaren eta ikerketa zientifikoaren gaineko ikuspegi integratua ematea da.
Hitzaldiak dibulgaziozkoak dira eta publiko orokorrari zuzenduak. Iruñeko Planetarioan izango dira.
Urriaren 21ean: Zientzia “Star Wars” filmetan, Fernando Ballesteros Roselló astrofisikari eta zientzia-dibulgatzaileak emango du.
Azaroaren 24an, Matematika zinezkoa, José María Sorando Muzás, Bigarren Hezkuntzako katedradun eta dibulgatzaileak emango du.
Abenduaren 1ean, Osasuna, gaixotasuna eta historia Ingmar Bergmanen zineman, Hizlaria Universtitat Autònoma de Barcelonako Carlos Tabernero Holgado irakaslea izango da.
Abenduaren 15ean, Aurrerapenari buruzko ikuspegiak: zientziaren eta teknologi(ar)en arteko elkarrizketak, Antoni Roig Telo, Universitat Oberta de Catalunyako irakaslea.
Informazio gehiago NUPeko webgunean.
Hemen Diario de Navarra egunkarian argitaratutako berria irakur dezakezu.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera