Irailaren 13an eta 14an Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako Departamentuak antolatuta, “Skolae, berdin bidean – creciendo en igualdad” hezkidetza programa aurkezteko jardunaldiak burutu dira Baluarten.
Programa honek nork bere bizitza-proiektua aukeratzeko gaitasunak bereganatzen ikasteko prozesuan lagungarri izatea du helburu (askatasunetik eta aukera-aniztasunetik, genero-baldintzatzailerik gabe, arraza, erlijioa, maila ekonomiko eta kulturala, jatorria, eta abar edozein izanda ere); eskola-komunitate guztien eskura jartzen da, haurrak jaiotzen direnetik hezkuntza-etapa guztiak amaitzen dituzten arte.
Jardunaldi hauetan aurkeztu den Nafarroako ikastetxe eta hezkuntza-komunitateentzat zuzendutako 2017/2021 hezkidetza plana hemen ikus dezakezu.
Hemen klik egin dezakezu jardunaldien programazioa irakurtzeko.
Hemen eta hemen klik eginez Diario de Noticias egunkarian argitaratutako berria irakur dezakezu.
Hemen eta hemen Nafarroako Gobernuaren web-guneko prentsa oharrak irakur ditzakezu.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera