Humberto Bustince Sola-k (Uxue, Nafarroa, 1958) irekiko ditu Nafarroako Eskola Kontseiluaren XVIII. Jardunaldiak. Bi hitzaldi emango ditu, Tuteran, azaroaren 7an eta Iruñean hilabete honetako 14an. Bustince, Salamancako Unibertsitatean Zientzia Fisikan lizentziaduna (1983) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Matematikan doktorea. Azkeneko honetan irakasle eta ikertzailea da 1991tik. Gaur egun, Automatika eta Konputazio Departamentuan katedraduna da, eta adimen artifizialari buruzko ikasgaiak ematen ditu.
Gainera, Adimen Artifiziala eta Inguruko Arrazoinamenduaren (GIARA) inguruko ikerketa taldearen arduraduna da eta 155 artikulu zientifiko idatzi ditu, hala nola 100 ekarpen baino gehiago egin ditu nazioarteko kongresuetan. 20 proiektu, bai naziokoetan, bai nazioartekoetako ikertzaile nagusia da.
Egin klik hemen edo hemen Tutera eta Iruñeko Jardunaldiei buruz, hurrenez hurren, gehiago jakiteko. Hemendik inskripzioak egin daitezke, azaroaren 4a arte Tuteran eta 11 arte Iruñean.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera