• Skip to primary navigation
  • Skip to main content
  • Skip to primary sidebar
  • Skip to footer

Nafarroako Eskola Kontseilua

  • Hasiera
  • Kontseilua
    • Agurra
    • Aurkezpena eta osaketa
    • Eginkizunak eta eskumenak
    • Ezpeleta jauregia
  • Berriak
  • Fitxategiak
    • NHST
    • Memoriak
    • Idea aldizkaria
    • Jardunaldiak
    • Monografiak
    • Kontseiluaren arratsaldeak
    • Aktak
    • COVID batzordea
    • Irizpenak
    • Kontseiluaren kontuak
  • Txosten exekutiboa
  • Estekak
  • Kontaktua
  • Erregistratuak
You are here: Home / Berriak / 2016-2017 Lan egitasmoa

2016-2017 Lan egitasmoa

2016-09-30

Nafarroako Eskola Kontseiluak bere 2016-2017 lan egitasmoa onetsi zuen bere 2016ko irailaren 28ko Osoko Bilkuraren saioan. Sektore sozial desberdinetako parte-hartzea irakaskuntza ez unibertsitateko programazio orokorrean sustatzea da egitasmo honen helburu nagusietako bat. Hau burutzeko, irizpenak eman, Kontseiluaren osaketa aztertu eta, behar balitz, aldatu, eta proposamenak eginez, funtzionamendua aztertu eta gardentasuna eta eraginkortasuna hobetuko ditu.

img_0446

Ikerketa eta hedapenaren bitartez, Nafarroako hezkuntza-sistemaren kalitatearen ezagutza, ebaluazioa eta hobekuntzari laguntza emateko, lan egitasmoak 2015-2016 Nafarroako Hezkuntza Sistemaren Txostena sortzea jasotzen du. Era berean, txosten beraren hurrengo ikasturteari dagokion prestatzea eta hobekuntza proposamenak egitea ere kontutan hartzen ditu. Gainera, Nafarroako hezkuntza-sistemaren interes guneak bereziki aztertu, gai monografikoen ikerketa eta komunikazioen aurkezpenak egin edota Hezkuntza arloko ikerketa lanak egin nafarroako unibertsitateen laguntzarekin.

Halaber, Nafarroako hezkuntza komunitatearekin batera, intereseko hezkuntza-gaien informazioaren, ikerketen eta esperientzien zabaltzea eta elkar trukatzea sustatzea egitasmoaren beste helburu nabarmengarria da. Honen barruan, Nafarroako Eskola Kontseiluaren XVIII. eta XIX. Jardunaldiak edota Kontseiluaren Arratsaldeak bezalako ekintzak jasotzen dira, hala nola, IDEA aldizkariaren hedapena, besteak beste.

Beste alde batetik, Kontseiluaren agerpen instituzionala gizartean indartu eta hezkuntza eremuko zentro eta erakundeekin harremana bultzatzea bilatzen da. Hau lortzeko, Komunikabideetan agerpen aktiboa eta erregularra mantentzea eta Kontseiluaren jarduerak atari digitalaren bidez zabaltzea bilatuko da, besteak beste.

Orobat, eta hezkuntza sistemaren hobekuntza bultzatzeko, Estatuko eta Autonomietako Eskola Kontseiluekin elkarlana egitea da Kontseiluaren ikasturte honetarako beste helburuetako bat.

Eskola Kontseilua beharrezko baliabideez hornitu, bere funtzioak modu egokian garatu ahal izateko eta kudeaketaz arduratzea da egitasmoak jasotako beste xede bat. Horretarako, bere aurrekontua kudeatzea, bere langileria behar berriak kudeatzeko heztea eta Departamentuarekin batera, irakaskuntza-aholkulari baten kolaborazio iraunkorra aztertzea proposatzen ditu.

Azkenik, Nafarroako berezko bi hizkuntzen erabilera posiblea den eremu guztietan normalizatzeko nahia azpimarratzen du lan egitasmoak. Horretarako, alde batetik, gaztelaniaz edo euskaraz egiten diren eskaera instituzionalak eta pribatuak erantzungo dira eta, bestetik, erabilera elebiduna bultzatuko da Kontseiluaren jardueretan, komunikazioetan eta ekoizpenean.

Egin klik hemen lan egitasmoa, osotara, irakurtzeko, euskaraz eta gaztelaniaz.

Sarrera hau egin daiteke: Espainiera

Filed Under: Berriak Tagged With: Nafarroako Eskola Kontseilua

Primary Sidebar

  • Espainiera
  • Euskara
Gobierno de Navarra, Departamento de Educación

Bilatu

Iniciar sesión

Gunearen artxiboa

NHST 2023-2024

NHST 2023-2024

ISEN 2023-2024

ISEN 2023-2024

ISEN 2022-2023

ISEN 2022-2023

NHST 2022-2023

NHST 2022-2023

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 57

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 57

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 58

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 58

La repetición y el abandono educativo. Reflexiones y propuestas.

La repetición y el abandono educativo. Reflexiones y propuestas.

Errepikatzea eta hezkuntza uztea. Gogoetak eta proposamenak.

Errepikatzea eta hezkuntza uztea. Gogoetak eta proposamenak.

La Jornada Escolar. Reflexiones y Datos

La Jornada Escolar. Reflexiones y Datos

Eskola Jardunaldia. Hausnarketak eta datuak

Eskola Jardunaldia. Hausnarketak eta datuak

Memoria 2022-2023

Memoria 2022-2023

Informe 2023

Informe 2023

Situación actual de la educación en España a consecuencia de la pandemia

Situación actual de la educación en España a consecuencia de la pandemia

Educación y formación de personas adultas

Educación y formación de personas adultas

Footer

Azken sarrerak

  • Ikastetxeek Nafarroako Museoan Jardunbide egokien II. Jardunaldiak egin zituzten
  • Dantzari ikusgarritasuna emanez
  • Literatura astea Ebro Ibarreko BHIn
  • Nafarroako Gobernuak eta Save the Childrenek hitzarmena sinatu dute Foru Erkidigoan eskola-errepikapena prebenitzeko eta murrizteko
  • Tuterako Valle del Ebro Bi+ programako ikasleak nabarmentzen dira Hezkuntzari eta Aniztasunari buruzko Nazioarteko II. Kongresuan

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

Copyright © 2025 · eleven40 Pro para Genesis Framework · WordPress · Log in