Apirilaren 23an, “Eloise” operaren estreinaldia burutuko da Barañaingo Auditorioan. Opera hau, arte eta hezkuntza proiektu bat da, Nafarroako Kamarazko Operak sustatuta, eta bertan, Nafarroako hamabi ikastetxek hartzen dute parte.
Karl Jenkins Galesko konpositorearen opera bat da Eloise, 1997an gazteek antzezteko idatzia. Arrakasta handia izan du eta bertsio ezberdinak egin dira; Nafarroako Opera Kamararena bere gaztelaniazko estreinaldia da.
Proiektu aurrelaria da, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak babestua, hala nola Fundación Caja Navarra eta Iruñeko Udalak babestua ere. Berarekin, NOK-ek ikasleak eta irakasleak eszena jartzearen alderdi guztien interpretatzaile eta sortzaileak izatea nahi du.
Egin klik hemen Diario de Noticiasek 2016/03/28an argitaratutako berria irakurtzeko eta hemen proiektuaren koordinatzailea bidalitako oharra irakurtzeko. Era berean, proiektuak youtubeko kanal bat dauka; bertan entsegu eta beste prestaketen bideoak zintzilikatzen dituzte eta hemen ikus daitezke.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera