Navarro Villoslada BHIko Eskola Antzerki Tailerrak, ikasturte honetarako Bertold Brechten “Hiru xentimoen opera” antzezlana prestatu dute, Juan Carlos Múgicak moldatu eta zuzendutako Kurt Weilen musikarekin. Aurtengoa, zuzenean musika eta dantza daukan opera bat da, 30 ikaslek antzeztutakoa.
Antzezpenak bi eratakoak izango dira. Alde batetik, publikoari irekitakoak: otsailaren 26 eta 27, martxoaren 4, 5, 11, 12, 18 eta 19, eta apirilaren 9, 16, 23 eta 30ean, 19:30tan. Beste alde batetik, ikastetxeei zuzendutako emanaldiak: apirilaren 8, 15 eta 22an burutuko dira, 17:00etan.
Begiratu Navarro Villoslada BHIko Antzerki Tailerraren web-orrialdea informazio gehiago izateko.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera