Nafarroako Eskola Kontseiluko Lehendakaria den Aitor Etxarte Berezibar, Nafarroako Parlamentuaren Hezkuntza Batzordearen aurrean agertu zen atzo arratsaldean. Agerraldi honen xedea Kontseiluak egindako 2014-2015 ikasturteko Nafarroako Hezkuntza Sistemaren Txostena azaltzea izan zen.
Agerraldian, NHSTaren puntu anitzak jorratu ziren: ikasleen kopuruak, hizkuntza eredukako banaketa, azken urteetako murrizketak edo aniztasunaren trataera geletan.
Ondoko bideoan agerraldia osotara ikus daiteke:
Egin klik hemen NHSTa edo bere ataleko laburpenak irakurtzeko; hemen Berriak argitaratutako berria irakurtzeko; hemen Diario de Noticiasek argitaratutakoa ikusteko; eta hemen Diario de Navarran agertutakoa irakurtzeko.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera