Ikastetxeetako irakasleria eta zuzendaritza taldeek, eskola jazarpena ekiditeko formakuntza espezifikoa jasoko dute, eta bere seme-alabek indarkeria mota hau jasotzen ari direlako susmoan dauden gurasoei, laguntza txosten bat emango zaie, prebentzioa eta egin beharreko jokaera lantzeko.
Hauek dira Hezkuntza Ministerioak egindako Eskola Bizikidetzaren Egitasmo Estrategikoaren txostenaren 70 neurrietako 2, Ministroen Kontseiluan aurkeztu zena.
Ezinezkoa da heziketa eta ikasketa prozesua egotea, ez badago gela barruko bizikidetza baketsua, azpimarratu zuen Méndez de Vigok, ondoko prentsaurrekoan.
Martxorako prest egongo den, jazarpenaren biktimentzako dohainezkoa eta aztarna uzten ez duen telefonoaren eskaintzaren berri eman zuen. Psikologia, zuzenbidea edo gizarte lan tituludunek erantzungo dute.
Egin klik hemen Diario de Noticiasek argitaratutako berria osotara irakurtzeko. Edo, Hezkuntza Ministerioko web orrian, ondoko loturan.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera