Nafarroako Orkestra Sinfonikoak sustatzen duen Haur Musika Hezkuntza Programaren (PEMI) barruan, Haur Hezkuntzako 2. mailako (4 urteko) 450 bat haurrekin orkestraren saio musikalak Baluarteko areto nagusian burutu dira.
Helburua orkestra hurbiletik ezagutzea eta bere parte sentitzea da. Horregatik, musikarien artean kokatzen zaie agertokian, esperientzia orkestrala eta musikala barrutik bizi dezaten. Gainera, bi alditan edo, adingabeak perkusio txikiko instrumentuak jotzen dituzte orkestrarekin batera, Wit zuzendariaren batutapean.
Ikasturte honetan, prozesuan parte hartu duten ikastetxeak 8 izan dira: Ermitagaña Ikastetxe Publikoa, Iturrama Ikastetxe Publikoa, San Francisco Ikastetxe Publikoa, San Juan de la Cadena Ikastetxe Publikoa, Hijas de Jesús Ikastetxea, Larraona Ikastetxea, Santo Tomás Ikastetxea eta San Fermin Ikastola.
Egin klik hemen berri honetan sakontzeko.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera