Nafarroako Eskola Kontseiluak eta NUPek lankidetzarako esparru hitzarmena osatu dute 4 urtetarako. Aitor Etxarte Berezibarrek, Nafarroako Eskola Kontseiluko Lehendakaria eta Cristina Bayona Sáezek, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasleen Gaietarako, Enpleguko eta Ekintzailetzako errektoreordea, hitzarmena sinatu dute, eta honen bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoak, betiere ahal denean, Nafarroako Eskola Kontseiluarekin lankidetzan jardungo duela, Kontseiluaren hezkuntza arloko hainbat jarduera bereki sustatu eta laguntzeko xedez.
Beste jarduera batzuen artean, aldeek adostu dute bi erakundeen lankidetza lerro hauek ezartzea: hezkuntzako profesionalen jardunaldiak eta topaketak; Nafarroako hezkuntza sistemari buruzko azterlanak eta analisiak; eta ezagutzaren zabalkundeari dagokionez, lankidetza presentziala, ikastaroak, hitzaldiak eta bestelako prestakuntza jarduerak antolatzea.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera