Katty Homar pedagogoa eta psikomotrizistak hitzaldi bat eman zuen Luzaroko udazkenero antolatzen dituen jardunaldietan. Magaleko jolasen ingurukoa izan zen; haren ustez, haurrari berraseguratzeko prozesua egiten laguntzen diote, hau da, bizitzako ezintasunen aurrean ziurtasuna bilatzen.
Haur batentzat jatea, edatea edota lo egitea bezain inportantea jolastea dela eta hori hala dela ulertarazi behar dela gizarteari adierazi zuen Homarek.
“Magaleko jolasak inondik inora ez dira buruz ikasi beharreko partitura eta hitzak, baizik eta jolas bakoitza haurraren eta helduaren elkarrekintzaren bitartez eraikitzen den zerbait da” adierazi zuen.
“Nahi gabeko autonomiak izen bat du: bakardadea” azaldu zuen. “Haurrak nahi duelako eskuratuz doan autonomia, berriz, konkista bat da, lorpen bat, garaipen bat”.
Hik Hasi aldizkariaren 204. zenbakian agertutako elkarrizketa osotara irakurtzeko, egin klik hemen.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera