• Skip to primary navigation
  • Skip to main content
  • Skip to primary sidebar
  • Skip to footer

Nafarroako Eskola Kontseilua

  • Hasiera
  • Kontseilua
    • Agurra
    • Aurkezpena eta osaketa
    • Eginkizunak eta eskumenak
    • Ezpeleta jauregia
  • Berriak
  • Fitxategiak
    • NHST
    • Memoriak
    • Idea aldizkaria
    • Jardunaldiak
    • Monografiak
    • Kontseiluaren arratsaldeak
    • Aktak
    • COVID batzordea
    • Irizpenak
    • Kontseiluaren kontuak
  • Txosten exekutiboa
  • Estekak
  • Kontaktua
  • Erregistratuak
You are here: Home / Berriak / Umeei ebatsitako jolas eremua

Umeei ebatsitako jolas eremua

2015-12-01

Garai batean ohikoa zen herri eta hirietako kaleak jolasean ari ziren neskamutikoz beteta ikustea. Irudi hori, ordea, gutxiago ikusten da gaur egun. Autoek hartu dute haien lekua, eta umeek aspalditik zuten jolastoki erraldoi, bizi eta naturala galduz joan dira. Gurasoen artean eragin nabaria izan du hirien inguruan zabaldu den segurtasunik ezaren usteak, eta gutxiago uzten diete umeei beren kabuz kalean jolasean. Parkeetara mugatu da kasu askotan umean kaleko jolasa, eta horiek ere ez dira haien ikuspegitik egin.

Hori ikusirik, kaleko jolas libreak umeen garapenean eta heziketan duen garrantziaz ohartarazi, eta kaleak umeentzako berreskuratzeko beharra aldarrikatu dute aditu askok.

Umeentzako hiriak «erabat» galdu direla azaldu du Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle Alfredo Hoyuelosek, eta batez ere hiriak antolatzeko eta eraikitzeko eredu berriei egotzi die errua. «Autoentzako
eta gizonezko langileentzat daude antolatuta».

Parkea

Hiriak eta herriak ziurrak ez diren irudia zabalduz joan da, eta gurasoek ideia hori barneratu dute. Hori dela eta, erreparo gehiago dituzte umeei kalean bakarrik eta libre jolasten eta ibiltzen uzteko. «Kontraesanezkoa da, hainbat herri eta hiritan egin diren ikerketek erakutsi baitute umeak kalean egonda, hiriak ziurragoak direla, eta justu kontrakoa egiten ari gara, umeak kaleetatik kentzen», esan du Hoyuelosek. Umeak hirietan gutxiago ikusteko beste arrazoi bat ere aipatu du Iñaki Larrea Huheziko irakasleak. «Garai batean, gurasoak joaten ziren eskolara umeen bila, eta gero kalean geratzen ziren jolasten. Gaur egun, eskolaz kanpoko jardueratara apuntatzen dituzte, adibidez».

Egin diren parkeen tamainari erreparatu dio Telleriak: «Egitura handiak dira. Baina beharko lirateke parke txiki gehiago. Aditu askok esan izan dute etxe guztietatik gehienez 300 metrora parke batek egon behar duela. Eremu jolasgarri txiki asko behar dira, sarean ulertuta».

Indarra hartzen ari diren jolas guneak, gainera, ez daude kalean. Ludotekak eta txiki parkeak dira horiek. «Leku itxiak dira, kalearekin harremanik ez dutenak. Gainera, indarrean dagoen eredu kapitalistaren isla dira. Bultzatzen dituzten gizarte harremanak kapitalean oinarrituta daude. Izan ere, txiki parkeak edo espazio horietara joateko dirua behar da», esan du Telleriak. Alde horretatik, espazio publiko eta pribatuen arteko muturreko banaketa gainditu, eta erdibidekoak diren espazioak berreskuratzea galdegin du. «Adibidez, etxeetako atariak, edo kalera irekita dauden garajeak».

Egin klik hemen berri osoa irakurtzeko.

Berrian 2015/11/28an argitaratutako berria.

Sarrera hau egin daiteke: Espainiera

Filed Under: Berriak

Primary Sidebar

  • Espainiera
  • Euskara
Gobierno de Navarra, Departamento de Educación

Bilatu

Iniciar sesión

Gunearen artxiboa

NHST 2023-2024

NHST 2023-2024

ISEN 2023-2024

ISEN 2023-2024

ISEN 2022-2023

ISEN 2022-2023

NHST 2022-2023

NHST 2022-2023

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 57

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 57

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 58

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 58

La repetición y el abandono educativo. Reflexiones y propuestas.

La repetición y el abandono educativo. Reflexiones y propuestas.

Errepikatzea eta hezkuntza uztea. Gogoetak eta proposamenak.

Errepikatzea eta hezkuntza uztea. Gogoetak eta proposamenak.

La Jornada Escolar. Reflexiones y Datos

La Jornada Escolar. Reflexiones y Datos

Eskola Jardunaldia. Hausnarketak eta datuak

Eskola Jardunaldia. Hausnarketak eta datuak

Memoria 2022-2023

Memoria 2022-2023

Informe 2023

Informe 2023

Situación actual de la educación en España a consecuencia de la pandemia

Situación actual de la educación en España a consecuencia de la pandemia

Educación y formación de personas adultas

Educación y formación de personas adultas

Footer

Azken sarrerak

  • Jon Basaguren konpositore, abeslari eta aurkezlea Valle del Ebro BHIn izan da
  • Ikastetxeek Nafarroako Museoan Jardunbide egokien II. Jardunaldiak egin zituzten
  • Dantzari ikusgarritasuna emanez
  • Literatura astea Ebro Ibarreko BHIn
  • Nafarroako Gobernuak eta Save the Childrenek hitzarmena sinatu dute Foru Erkidigoan eskola-errepikapena prebenitzeko eta murrizteko

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

Copyright © 2025 · eleven40 Pro para Genesis Framework · WordPress · Log in