• Skip to primary navigation
  • Skip to main content
  • Skip to primary sidebar
  • Skip to footer

Nafarroako Eskola Kontseilua

  • Hasiera
  • Kontseilua
    • Agurra
    • Aurkezpena eta osaketa
    • Eginkizunak eta eskumenak
    • Ezpeleta jauregia
  • Berriak
  • Fitxategiak
    • NHST
    • Memoriak
    • Idea aldizkaria
    • Jardunaldiak
    • Monografiak
    • Kontseiluaren arratsaldeak
    • Aktak
    • COVID batzordea
    • Irizpenak
    • Kontseiluaren kontuak
  • Txosten exekutiboa
  • Estekak
  • Kontaktua
  • Erregistratuak
You are here: Home / Berriak / Eskola Kontseiluak bere 2015-2016 lan egitasmoa aurkeztu du

Eskola Kontseiluak bere 2015-2016 lan egitasmoa aurkeztu du

2015-11-05

Unibertsitatekoa ez den programazio orokorrean gizarte sektoreen parte hartzea sustatzea da Nafarroako Eskola Kontseiluaren helburu nagusietako bat, gaur goizean aurkeztu duen 2015-2016 lan egitasmoaren arabera.

Beste helburuak ikerketa eta txostenen bitartez hezkuntza sistemaren kalitatearen ezagutza, ebaluazioa eta hobekuntza laguntzea; informazio, ikerketa eta esperientzien hedapena eta elkar trukaketa bultzatzea; gizartean Kontseiluaren presentzia instituzionala bultzatzea eta hezkuntza eremuko ikastetxe eta erakundeekin harremana erraztea; hezkuntza sistemaren kalitatea hobetzeko Estatu eta Autonomietako Eskola Kontseiluekin elkar lan egitea, Eskola Kontseiluari bere funtzioak era egokiaz garatzeko beharrezkoak diren baliabideak ematea, eta Nafarroaren bi hizkuntzak normalizatzea.

 

Prentsaurrekoa2

Hezkuntzako programazioan parte hartzea sustatzeko, Eskola Kontseiluak, Hezkuntza Departamentuko proiektuen gainean irizpenak ematea iragartzen du, irakaskuntza unibertsitatekoa ez den programazio orokorrarekin zerikusia duenean; bai erakunde honi kontsulta egitea derrigorrezkoa denean, baita beste kasuetan ere, eta eskakizuna Hezkuntza Departamentutik edo Nafarroako Parlamentutik iristen denean.

Beste alde batetik, Eskola Kontseiluak bere gizarteko presentzia instituzionala bultzatzea bilatzen du, hala nola, hezkuntza eremuko ikastetxe eta erakundeekin harremana erraztea. Horretarako, komunikabideetan presentzia aktiboa eta erregularra izatea bilatuko du, Kontseiluaren atari digitala editatzeaz gain, hemendik hedatuko baititu bere jarduerak, interes orokorreko hezkuntza errealitateak ikusgarri egingo ditu, erakunde ezberdinek antolatutako ekitaldietan bertaratuko da, beste erakundeekin dauden hitzarmenak eguneratuko ditu eta Kontseiluaren funtzioak garatzeko interesezkoak diren erakundeekin hitzarmenak finkatuko ditu ere.

PRENTSAURREKOA 2

Azkenik, lan egitasmoak, Nafarroakoak berezkoak diren bi hizkuntzen normalizazioari erreferentzia egiten du, bere jardueran ahal diren eremu guztietan. Horretarako, egingo diren eskaerak, bai instituzionalak eta baita pribatuak ere gaztelaniaz eta euskaraz erantzutea planteatzen du, hala nola Kontseiluaren komunikazioak eta ekoizpenak bi hizkuntzetan egitea.

Egin klik hemen Nafarroako Gobernuak igorritako prentsa oharra osotara irakurtzeko eta hemen Nafarroako Eskola Kontseiluaren lan egitasmoa irakurtzeko.

Sarrera hau egin daiteke: Espainiera

Filed Under: Berriak

Primary Sidebar

  • Espainiera
  • Euskara
Gobierno de Navarra, Departamento de Educación

Bilatu

Iniciar sesión

Gunearen artxiboa

NHST 2023-2024

NHST 2023-2024

ISEN 2023-2024

ISEN 2023-2024

ISEN 2022-2023

ISEN 2022-2023

NHST 2022-2023

NHST 2022-2023

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 57

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 57

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 58

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 58

La repetición y el abandono educativo. Reflexiones y propuestas.

La repetición y el abandono educativo. Reflexiones y propuestas.

Errepikatzea eta hezkuntza uztea. Gogoetak eta proposamenak.

Errepikatzea eta hezkuntza uztea. Gogoetak eta proposamenak.

La Jornada Escolar. Reflexiones y Datos

La Jornada Escolar. Reflexiones y Datos

Eskola Jardunaldia. Hausnarketak eta datuak

Eskola Jardunaldia. Hausnarketak eta datuak

Memoria 2022-2023

Memoria 2022-2023

Informe 2023

Informe 2023

Situación actual de la educación en España a consecuencia de la pandemia

Situación actual de la educación en España a consecuencia de la pandemia

Educación y formación de personas adultas

Educación y formación de personas adultas

Footer

Azken sarrerak

  • Hezkuntzako konpetentzia digitala I. Jardunaldia
  • Nafarroako Eskola Kontseiluaren XXXII. Jardunaldiak “Hezkuntza emozionala eta ohitura osasungarriak. Prebentzio eta sentsibilizazioa bullyinga gainditzeko”
  • “Hezkuntza emozionala eta ohitura osasungarriak. Prebentzio eta sentsibilizazioa bullyinga gainditzeko” Jardunaldiak
  • Hezkuntza Sailak enpresetan LH Dualeko tutoretzak egiaztatzea bultzatzen du
  • “Artjacking for a Better World.” Egunerokotasunean sartzen den artea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

Copyright © 2025 · eleven40 Pro para Genesis Framework · WordPress · Log in