• Skip to primary navigation
  • Skip to main content
  • Skip to primary sidebar
  • Skip to footer

Nafarroako Eskola Kontseilua

  • Hasiera
  • Kontseilua
    • Agurra
    • Aurkezpena eta osaketa
    • Eginkizunak eta eskumenak
    • Ezpeleta jauregia
  • Berriak
  • Fitxategiak
    • NHST
    • Memoriak
    • Idea aldizkaria
    • Jardunaldiak
    • Monografiak
    • Kontseiluaren arratsaldeak
    • Aktak
    • COVID batzordea
    • Irizpenak
    • Kontseiluaren kontuak
  • Txosten exekutiboa
  • Estekak
  • Kontaktua
  • Erregistratuak
You are here: Home / Berriak / TDAH bai ala ez?

TDAH bai ala ez?

2015-11-04

Arreta Gabezia eta Hiperaktibitate Arazoa, edo TDAHk, eztabaida ugari sortzen ditu mundu osoko eskoletan, mediku edo psikiatren kontsultetan, komunikabideetan eta familietan. Badira urte batzuk, bai diagnostikoaren fidagarritasunaz eta medikazioaren baliagarritasunaz eta baita gain-diagnostikoaz eta ondorio arriskutsuez, hitz egiten duten berriketa asko daudela.

Nafarroako Psikologoen Elkargoak jardunaldi batean, Condestablearen areto nagusian bi sektoreen ordezkariak bildu zituen. Alde batetik, Fernando García de Vinuesa, Madrileko Universidad Autónoman Psikologian lizentziatua eta bere ikuspegia azaltzen duen liburuaren egilea: “Normaltasunera itzultzen. TDAHren asmakuntza”.

TDAH

Beste aldetik, Javier Royo Moya, Osasunbideko haur psikiatra, 20 urtez arazo honetako diagnostiko eta tratamenduan aditua.

Aurkezlea, Mikel Valverde izan zen, Nafarroako Ospitale Guneko psikologo klinikoa. Sarrera bat egin zuen:

Espainian, ez dira TDAHren inguruan eztabaidarik izan, eta aurre egiteko ezinbestekoak dira.

Honi, García de Vinuesak erantzun zion:

AEBetan, anfetaminak gosaltzen dituzten 5 milioi haur daude, inpresio eta iritzietatik, eta ez gertaeretatik sortu den TDAH bati aurre egiteko.

TDAH ebaluatzeak distrakzioa patologian bihurtzen du.

TDAHren aurkako bizigarriak irakasleengan daukate ondorio gehiago, ikasleetan baino.

Drogak diskoteketan arrisku hilgarriak dituzte baina ikasgeletan ez?

Eskolan, arbela inoiz begiratzen zuen neska bat zegoen. Beti urduri, bere baitan, hitz egin gabe. Bere irakasleak TDAH zuela uste zuen, baina ni, berarekin saio ugari izan ondoren, eskola-jazarpena zela jabetu nintzen. Begian zuen arazo batengatik barre egiten zioten eta neska, gelan ez zuen arretarik jartzen,  bere ikaskideek iseka egingo ziotela urduri zegoelako.

Javier Royok erantzuna eman zion, beste gaixotasunen hiru adibide erabiliz, hiru bineten bitartez: lehenengoan, adia galdurik duen haur batena, bigarrenean, kaletik dabilen eta behatuta sentitzen den nerabe batena eta hirugarrenean, ezertarako gogorik gabeko haur goibel batena.

Niri zure aurkezpena gustatu zait -esan zuen García de Vinuesari begira- baina klinikoa naiz eta diagnostikoak ikusten ditut, sintomak. Hiru binetak TDAHko kasuak ematen dute baina autismo, eskizofrenia eta depresioa dira, hurrenez hurren. Diagnostikoa subjektiboa da, noski, baina gaixotasun hauen jatorria ere ez dugu ezagutzen eta ez ditugu zalantzan jartzen. Aldiz, hau leporatzen zaio TDAHri: ez dagoela adierazle biologikorik, ezta genetikorik, subjektiboa dela… nire ustez zer gertatzen den ikusteko ahalmen klinikoa izatea eta pazientean nola eragiten duen ikustean datza dena.

Royorentzat, TDAHk oinarri neurologikoa dauka eta faktore ezberdinen batuketa da. Hau dela ere, aurreko hizlariarekin bat etorri zen gain-diagnostikoaz hitz egiterakoan:

Gogoan daukat, gelan TDAH kasurik ez zegoenean, orain dela 20 urte. Eta ez zen egia. Orain 7 arte daude gela bakoitzeko. Zergatik gertatzen da gain-diagnostiko hau? Diagnostikoaren exijentziaren mende dago. Ni test aurkakoa naiz, diagnostikoak esperientzia eta denbora behar du, ezin da 15 minututan egin. Baina bai azterketa baratz baten ondoren.

Medikazioaren inguruan ere bere iritzia eman zuen. Bere ustez, pazientearekin kontsultan eratzen den harremana ezinbestekoa da dosiak bideratzeko eta ondorio onak eta txarrak balioztatzeko.

Irreala da medikazioak arazo guztiak konpontzen dituela pentsatzea, baina baita ere tratamendu farmakologikoaren arriskuak handiestea. TDAHren aurkakoak, psikosi arrisku handiaz hitz egiten dute, baina hori bermatzen duten ikerketarik ez dago. 20 urte daramatzat haurrak ikusten eta ez dut sekulan psikosi ezaugarriak ikusi tratamenduen ondoren. Lehenago ikusi ditut. Medikuntzak eskizofrenia edo bipolar gaitza sortzen dituela… ez da egia. Arrisku kardiologikoak? Ikerketetan ez da agertzen. Bihotzekoak guztiz baztertzen ditu. Suizidioak handitzen ditu? Ikerketa handienak esaten du TDAH izanda medikatzen ez denean dagoela arrisku handiena. Haur bat medikatzea ez da erraza, eta ez da berez egiten. Gurasoek ere ez dute nola edo hala medikatu nahi, eta haurrei ez zaie gustatzen. Aldekoak eta kontrakoak aztertu behar dira eta familiei konbentzitzea.

Iritzi ezberdinak daude publikoaren artean ere. Lehen mailako atentzioko pediatra baten ustez, berari iritsitako kasuetan:

Exijentzia ezberdinei lotutako familia arazo asko daude: lan exijentzia, akademikoa, emozionala eta denak pozik egoteko era medikatzea da.

Otorrinolaringologo mediku batek adierazi zuen medikuek ziurgabetasunaren kudeatzaileak direla eta urteekin TDAH detektatzen ikasi dutela.

Nik karreran ez nuen Ebolaren sukar hemorragikoa ikasi, ezta Alzheimerra ere, eta gaur egun hemen dauzkagu. Farmazia industriaren presioak, gaixotasun horietako edo minbiziarentzako farmakoak garatzen lagun du.

Irakasleek, gelan asko zirela, galdetu zuten:

Hezkuntza ez balitz hain arkaikoa izanen, proiektuetan edo aurkikuntzetan hezitzean apustu egingo balu, diagnostiko zenbaki bera izango genituzke?

Egin klik hemen berri osoa irakurtzeko.

Diario de Navarran argirataua  2015/11/1ean.

 

Sarrera hau egin daiteke: Espainiera

Filed Under: Berriak

Primary Sidebar

  • Espainiera
  • Euskara
Gobierno de Navarra, Departamento de Educación

Bilatu

Iniciar sesión

Gunearen artxiboa

NHST 2023-2024

NHST 2023-2024

ISEN 2023-2024

ISEN 2023-2024

ISEN 2022-2023

ISEN 2022-2023

NHST 2022-2023

NHST 2022-2023

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 57

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 57

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 58

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 58

La repetición y el abandono educativo. Reflexiones y propuestas.

La repetición y el abandono educativo. Reflexiones y propuestas.

Errepikatzea eta hezkuntza uztea. Gogoetak eta proposamenak.

Errepikatzea eta hezkuntza uztea. Gogoetak eta proposamenak.

La Jornada Escolar. Reflexiones y Datos

La Jornada Escolar. Reflexiones y Datos

Eskola Jardunaldia. Hausnarketak eta datuak

Eskola Jardunaldia. Hausnarketak eta datuak

Memoria 2022-2023

Memoria 2022-2023

Informe 2023

Informe 2023

Situación actual de la educación en España a consecuencia de la pandemia

Situación actual de la educación en España a consecuencia de la pandemia

Educación y formación de personas adultas

Educación y formación de personas adultas

Footer

Azken sarrerak

  • Hezkuntzako konpetentzia digitala I. Jardunaldia
  • Nafarroako Eskola Kontseiluaren XXXII. Jardunaldiak “Hezkuntza emozionala eta ohitura osasungarriak. Prebentzio eta sentsibilizazioa bullyinga gainditzeko”
  • “Hezkuntza emozionala eta ohitura osasungarriak. Prebentzio eta sentsibilizazioa bullyinga gainditzeko” Jardunaldiak
  • Hezkuntza Sailak enpresetan LH Dualeko tutoretzak egiaztatzea bultzatzen du
  • “Artjacking for a Better World.” Egunerokotasunean sartzen den artea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

Copyright © 2025 · eleven40 Pro para Genesis Framework · WordPress · Log in