• Skip to primary navigation
  • Skip to main content
  • Skip to primary sidebar
  • Skip to footer

Nafarroako Eskola Kontseilua

  • Hasiera
  • Kontseilua
    • Agurra
    • Aurkezpena eta osaketa
    • Eginkizunak eta eskumenak
    • Ezpeleta jauregia
  • Berriak
  • Fitxategiak
    • NHST
    • Memoriak
    • Idea aldizkaria
    • Jardunaldiak
    • Monografiak
    • Kontseiluaren arratsaldeak
    • Aktak
    • COVID batzordea
    • Irizpenak
    • Kontseiluaren kontuak
  • Txosten exekutiboa
  • Estekak
  • Kontaktua
  • Erregistratuak
You are here: Home / Berriak / Buztintxurik “Gosaldu egunero” eskola-programa estreinatu zuen

Buztintxurik “Gosaldu egunero” eskola-programa estreinatu zuen

2015-10-29

Buztintxuri ikastetxe publikoak “Gosaldu egunero” udal programaren zortzigarren edizioa ireki zuen. Proiektu honen bitartez, Iruñeko Udalak, gosari osasuntsu eta orekatua hartzeko ohituran haurrak heztea du xede.

Hiriko 14.724 ikasle baino gehiago pasa dira azkeneko zazpi ikasturtetan proiektu honetatik. Aurten, Lehen Hezkuntzako 4. mailako (9-10 urte) 2.136 haur parte hartuko dute, 42 ikastetxetakoak.

Aukeratutako data urriaren 16a izan zen, FAO-k (Elikadura eta Nekazaritza Erakundea) proposatutako Elikaduraren Mundu-egunean. Babes soziala izan zen aurten aukeratutako gaia, pobrezia murrizteko eta elikagaiei iristeko duen garrantzia azpimarratzeko.

“Gosaldu egunero” programa bai euskaraz eta bai gaztelaniaz eskaintzen da. Aurten, %78,7aren eskaera gaztelaniaz izan da eta bestea euskaraz. Parte hartzen duten ikastetxeen artean, 24 publikoak dira eta 18 itunduak. Euskaraz 454 ikaslek hartuko dute parte, 10 zentrotakoak.

Goiza, dietista-nutrizionista batek, ikastetxearen irakasleekin batera koordinatuta, egindako saio informatibo batekin hasi zen, eta bertan, gosariaren osagaiak aztertu ziren. “Zer gosaltzen du Leirek egunero?” dokumentalarekin jarraitu zen, programa honetarako sortutako hezkuntza materiala. Ondoren, ikasleak jantokira joan ziren gosaria dastatzera, Joseba Asiron, Iruñeko alkateak lagunduta. Gosaria,  hiru taldeetako osagai bat dauka gutxienez: esnekiak, zerealak eta frutak. Eta hori da haurrek jantokiko mahaian aurkitzen dutena. Bertan, esne bero edo hotza ematen zaie, kakaorekin edo barik, ogi xigortua oliba-olio edo oliba-oliorik gabe eta zukutu berri den laranja zuku edalontzi bat. Mahai bakoitzean ere, sasoiko fruta zatitua dago. Ondoren, geletan, ikasleek bakoitzaren ohiko gosariaren ezaugarrien inguruko inkesta bat bete zuten, abiapuntua zein den ezagutzeko.

Inkesta hauek egin ziren lehenengo aldian, 2008-2009 ikasturtean, ikasleen %30ak bakarrik hartzen zuela gosari orekatu eta osatua egiaztatu zen, gainera, %4rak ez zuen gosaltzen eskolara joan aurretik. Urteekin, joera hau mantendu egin da, eta horregatik Udalak programaren jarraipenari lehentasuna eman dio, irakasleek egindako ebaluazio positiboa delako ere.  Azkeneko ikasturteetako datuek islatzen dute oraindik ere egunero gosaltzen ez duen %4a badagoela, %25a, gutxi gorabehera bere gosaria prestatzen duela eta %30ak gosari osatu bat hartzen duela. Inkestak beste bi ohitura islatzen ditu; lehenengoa, ikasleen %80ak 15 minutu baino gutxiago ematen dituela gosaltzen, eta bigarrena, jolasaldian jateko hamaiketakoa  gehiengoak eramaten duela (%97,3). Betiko ogitartekoa %80ek jaten dute.

Egin klik hemen Iruñeko udaleko web orrian agertutako berria irakurtzeko eta hemen Diario de Noticias-en 2015/10/21ean agertuta.

 

 

Sarrera hau egin daiteke: Espainiera

Filed Under: Berriak

Primary Sidebar

  • Espainiera
  • Euskara
Gobierno de Navarra, Departamento de Educación

Bilatu

Iniciar sesión

Gunearen artxiboa

NHST 2023-2024

NHST 2023-2024

ISEN 2023-2024

ISEN 2023-2024

ISEN 2022-2023

ISEN 2022-2023

NHST 2022-2023

NHST 2022-2023

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 57

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 57

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 58

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 58

La repetición y el abandono educativo. Reflexiones y propuestas.

La repetición y el abandono educativo. Reflexiones y propuestas.

Errepikatzea eta hezkuntza uztea. Gogoetak eta proposamenak.

Errepikatzea eta hezkuntza uztea. Gogoetak eta proposamenak.

La Jornada Escolar. Reflexiones y Datos

La Jornada Escolar. Reflexiones y Datos

Eskola Jardunaldia. Hausnarketak eta datuak

Eskola Jardunaldia. Hausnarketak eta datuak

Memoria 2022-2023

Memoria 2022-2023

Informe 2023

Informe 2023

Situación actual de la educación en España a consecuencia de la pandemia

Situación actual de la educación en España a consecuencia de la pandemia

Educación y formación de personas adultas

Educación y formación de personas adultas

Footer

Azken sarrerak

  • Ikastetxeek Nafarroako Museoan Jardunbide egokien II. Jardunaldiak egin zituzten
  • Dantzari ikusgarritasuna emanez
  • Literatura astea Ebro Ibarreko BHIn
  • Nafarroako Gobernuak eta Save the Childrenek hitzarmena sinatu dute Foru Erkidigoan eskola-errepikapena prebenitzeko eta murrizteko
  • Tuterako Valle del Ebro Bi+ programako ikasleak nabarmentzen dira Hezkuntzari eta Aniztasunari buruzko Nazioarteko II. Kongresuan

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

Copyright © 2025 · eleven40 Pro para Genesis Framework · WordPress · Log in