• Skip to primary navigation
  • Skip to main content
  • Skip to primary sidebar
  • Skip to footer

Nafarroako Eskola Kontseilua

  • Hasiera
  • Kontseilua
    • Agurra
    • Aurkezpena eta osaketa
    • Eginkizunak eta eskumenak
    • Ezpeleta jauregia
  • Berriak
  • Fitxategiak
    • NHST
    • Memoriak
    • Idea aldizkaria
    • Jardunaldiak
    • Monografiak
    • Kontseiluaren arratsaldeak
    • Aktak
    • COVID batzordea
    • Irizpenak
    • Kontseiluaren kontuak
  • Txosten exekutiboa
  • Estekak
  • Kontaktua
  • Erregistratuak
You are here: Home / Berriak / Salesianos saritua FP Nazio Lehiaketa batean

Salesianos saritua FP Nazio Lehiaketa batean

2015-10-28

Salesianos Pamplona-k jaso zuen Scheneider Electric (energia eta automatizazio enpresa) ematen duen Eraginkortasun Energetiko Nazio Lehiaketa FP-n lehenengo saria.

Jarraian ekitaldi hau aurrera ateratzen den laugarren urtea da eta deialdi bakoitzean, Espainia osoko 50 bat FP eskolek izen eman dute. Ikasleak dira ikastetxe bakoitzaren berezitasunak aztertzen dituztenak eta eraginkortasun energetiko plana diseinatzen dituztenak.

Los ganadores y autoridades en la entrega del premio.
Irabazleak eta autoritateak sariaren banaketan.

Sariketa honetako talde irabazleak, bost hilabetez egin zuen lan,  kontsumo elektrikoa eta gasoilezkoa gutxitzeko aurrezte energetiko ikerlana burutzeko. Zehazki, bere proposamen planak elektrizitatearen %30 eta erregaien %20 aurrezten du, Salesianos-en eraikinaren Kalifikazio Energetikoaren hobekuntza nabarmena lortuz. Ikasleek, aurreztea argien kontrolatzaileen, LED luminarien, plaka fotovoltaikoen, termostatoen eta Schenider Electric-en domotika zentralen bitartez kalkulatu zituzten.

Ikerlan honengatik, multinazional frantsesak proiektuan deskribatutako ekintzak burutzeko beharrezkoak den materiala, hala nola, hori aurrera eramateko laguntza ekonomiko bat emango dio ikastetxeari.

Sari banaketa urriaren 19an egin zen, ikastetxean bertan, eta bertara, Hezkuntzako Zuzendari Nagusia, Estebe Petrizan, Nafar Gobernuko Energia Zerbitzuko zuzendaria, Jesús María Lasa, Salesianos zentro Politekniko Integratuko zuzendaria, J. Jorge Lanchas, Schneider Electri-eko arduradunak, José Emilio Serra, José Miguel Solans, Segio López eta Meritxell Arús, MEC-eko Formazio Profesionalaren zuzendari nagusia, Ángel de Miguel, José Ignacio Palacios senataria, Formazio Profesional Zerbitzuko zuzendaria, Esther Monterrubio eta ikastetxearen departamentuburu batzuk hurbildu ziren.

Horretaz gain, eraginkortasun energetikoaren inguruko jardunaldi berezi bat ospatu zuen ikastetxeak, Scheneider Electric-eko José Emilio Serra-k emandako hitzaldiak barne. “Makrotendentziak sektore energetikoa” izan zen jorratu zuen gaia, eta Energia Berriztagarrien Nazio Zentroko Florencio Manteca-k “Jasangarritasuna eta eraginkortasun energetikoa”-ren inguruan hitz egin zuen. Hitzaldi hauetako batean, Estebe Petrizan-ek komentatu zuen:

Hezkuntza transmisioa bezala ulertzen ohi dugu: irakasleak zerbait irakasten dio ikasleari. Sari honek egiaztatzen du beste ikasketa eraginkorrak ere daudela.

 

Egitaraua hemen deskarga daiteke: 2015 eraginkortasun energetiko Saria.

Sarituen zerrenda: Rebeca Goya, Guillermo Alday, Iñaki Lecumberri y Juantxo Ros irakasleen sailan, Raúl Ayestarán Rodrigo, Sergio Berdonces Marín, Alex Constanza Beramendi, Jon Díaz Cruz, Endika Echalecu García, Alex Martínez Merino, Ekaitz Marugán Recalde, Javier Montero Moreno, Julen Olivares Echeverría, Martín Javier Repáraz Pernaut, Asier Villoslada Eguilaz eta Romeo Blaise Yopa Kuitto ikasleenan.

Egin klik hemen eta hemen berriak irakurtzeko.

Berria Diario de Navarra-n eta Diario de Noticias-en argitaratua izan da 2015/10/20an.

 

 

Sarrera hau egin daiteke: Espainiera

Filed Under: Berriak Tagged With: Salesianos, Sariak

Primary Sidebar

  • Espainiera
  • Euskara
Gobierno de Navarra, Departamento de Educación

Bilatu

Iniciar sesión

Gunearen artxiboa

NHST 2023-2024

NHST 2023-2024

ISEN 2023-2024

ISEN 2023-2024

ISEN 2022-2023

ISEN 2022-2023

NHST 2022-2023

NHST 2022-2023

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 57

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 57

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 58

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 58

La repetición y el abandono educativo. Reflexiones y propuestas.

La repetición y el abandono educativo. Reflexiones y propuestas.

Errepikatzea eta hezkuntza uztea. Gogoetak eta proposamenak.

Errepikatzea eta hezkuntza uztea. Gogoetak eta proposamenak.

La Jornada Escolar. Reflexiones y Datos

La Jornada Escolar. Reflexiones y Datos

Eskola Jardunaldia. Hausnarketak eta datuak

Eskola Jardunaldia. Hausnarketak eta datuak

Memoria 2022-2023

Memoria 2022-2023

Informe 2023

Informe 2023

Situación actual de la educación en España a consecuencia de la pandemia

Situación actual de la educación en España a consecuencia de la pandemia

Educación y formación de personas adultas

Educación y formación de personas adultas

Footer

Azken sarrerak

  • Ikastetxeek Nafarroako Museoan Jardunbide egokien II. Jardunaldiak egin zituzten
  • Dantzari ikusgarritasuna emanez
  • Literatura astea Ebro Ibarreko BHIn
  • Nafarroako Gobernuak eta Save the Childrenek hitzarmena sinatu dute Foru Erkidigoan eskola-errepikapena prebenitzeko eta murrizteko
  • Tuterako Valle del Ebro Bi+ programako ikasleak nabarmentzen dira Hezkuntzari eta Aniztasunari buruzko Nazioarteko II. Kongresuan

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

Copyright © 2025 · eleven40 Pro para Genesis Framework · WordPress · Log in