Nafarroako Parlamentuko Lehendakaria den Ainhoa Aznarez eta Nafarroako Eskola Kontseiluko Lehendakaria den Aitor Etxarte, joan den irailaren 16an, gai ezberdinak tratatzeko bildu ziren. Garrantzitsuenetariko bat, bi erakundeen arteko lankidetza hitzarmena berritzea izan zen.
Hitzarmen hau, lau urteko iraupena dauka, eta hezkuntza komunitatearen topaketen eta parte-hartzearen eremuan, elkarlan egiteko bien asmoa adierazten du . Lankidetza hau, “Nafarroako Eskola Kontseiluko arratsaldeak” zikloaren antolakuntzan eta burutzean islatzeko asmoa daukate. Etorkizunean beste elkarlan ezberdinak adostu ahalko dira.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera