Eskola zentrotako irakasleak dira disfoniak gehien erasaten dituen profesionalak, %57ko prebalentzia dauka beraien artean eta lan bajen arrazoi ohikoena da.
Errealitate honek logopeda Ainhoa Urra Barandiaran animatu zuen Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleen ahotsaren arazoa murrizteko eraginkorra den ahozko hezkuntza programa bat diseinatzeko.
Lana, Ainhoa Urraren doktoretza-tesiaren parte dena, ezaugarri hauetako lehen ikerketa bihurtu da estatuan. Programa zazpi ikastetxetan aplikatu zen eta 157 maisu-maistren parte-hartzea izan zuen.
Helburua ahalik eta ikastetxe kopuru handienari hedatzea da. Horrela, beste logopeda batzuk osatu ahal izango lituzke eta modu berean, hauek berriz, beren irakaskuntzakideak osa ahalko lukete “, Ainhoa Urraren hitzak dira, baita Entzumen eta Mintzairan maistra dena.
Doktoretza-tesia, programa hezigarri bateko eraginkortasuna balioztatzen du ahots disfoniatik sendatzeko eta irakaskuntzan hautemandako ahots minusbaliotasunaren jaitsiera lortzeko. Era berean, ahots kalitatea hobetzeko edo mantentzeko eta ahotseko ardura areagotzeko jarraibideak eskaintzen ditu, ahots higiene eta teknika ezagutzak eskuratuz. Alde batetik, gida bakun bat proposatzen du irakasleek haien ahotseko kalitatea beren zentroan hobe dezaten, eta bestetik, programaren eraginkortasuna neurri instrumentalen bitartez balioztatu da (bideolaringoestroboskopia, etb.)
Logopeda honek egiaztatu du Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleetan disfoniak gehiago erasaten diela “geletan zarata handiagoa dagoelako”, hala nola euskarakoei “haur gehienen ama hizkutnza gaztelania da eta maisuek gauza bera aldi gehiagotan errepikatu behar dute uler dezaten”.
Era berean, patologia hau tratatzearen garrantziaren kontzientziatzea da erronka handienetariko bat. “Irakasle izateagatik normala dela disfonia jasatea uste dute, baina ez da horrela eta osasun-arazo honek irakaslearen bizi-kalitatean eragin kaltegarria dauka”.
Berri hau Diario de Noticias-en argitaratu zen 2015eko irailaren 29an.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera