Iruñeko udalak eta Vázquez de Mella-Bayonne ikastetxe publikoak abiarazi dute ibilbide, geltoki eta ordutegiekin oinezko autobus (pedibus-a) bat proposatzen duen ekimen hau.
Irailaren 22an, asteartean, 50 bat haur, beraien guraso eta aiton-amonekin batera, Zabalguneko, Alde Zaharreko eta Milagrosako bidea egin zuten. Hiriko hiru toki ezberdinetik atera ziren umeak: Zitadela kaletik, Gaztelu Plazatik jarraituz eta Carlos III-tik, Merindadeseko bilgunea arte; bertan gehitu ziren Labrit kaletik atera eta zubia pasa zutenek eta Aralar kaletik igo zirenak; hala nola Larrabide kaletik eta Serapio Esparza plazatik atera zirenak, bi hauek Carlos III etorbidean aurkitu ziren eta elkarrekin iritsi ziren topagunera. Hortik, txiki guztiak, 6 eta 12 urte bitartekoak, erraz eta puntual iritsi ziren ikastetxearen ate nagusira, Teobaldos kalean. Honela, bederatzietan (klase hasierako orduan) baino minutu batzuk lehenago, ikastetxeko zuzendariak eta ikasle eta irakasleez osatutako orkestra txiki batek ongi etorria eman zien ekimen honetan parte hartutako haurrei.
Pozik gaude, ekimen honek hobe antolatzeko aukera ematen digulako, eta gainera, egunen batean ezin baditugu umeak eskolara eraman, ziur gaude, seguru eta ongi joango direla
esan zuten “gidari” boluntario batzuk.
SUMA-USC empresak trazatu ditu eskola ibilbideak, aholkularitza enpresa honek “Walkability city tool” garatu du; oinezko ibilbidearen GIS teknologian oinarritutako analisia egiteko metodologia; faktore tekniko, ingurunezko, sozial eta ekonomikoak kontutan izaten ditu oinezko sarea neurtzeko eta bertan hobekuntzak “aztertzeko, interpretatzeko eta proiektatzeko”.
Udalbatzatik ikastetxe eta guraso guztiei, hala nola, hiri osoari gonbidatzen zaie, eskola ibilbide seguru hauek errespetatzera, eta horrela adierazi dute Mugikortasun Astea-ren azkeneko jardueraren burutzean, hiriko garraio osasuntsua sustatu da bertan.
Maribel Jiménez Fernández, Vázquez de Mella-ren zuzendariaren ustez:
Bide-segurtasunaz gain, gaur osatzen dugun esperientzia pilotoak beste balio batzuk sustatzen ditu haurretan eta haien familietan; autonomia eta haur erantzukizun handiagoa, sozializazioaren trebetasunetako hobekuntza, ariketa fisikoa eta ingurugiroko ezagutzaren garapena eta hautematea, kontziliazio familiarraz gain.
Gurasoekin eta Guraso Elkarteekin bildu behar dugu xehetasunak zehazteko, baina esperientzia, gutxienez, astean behin ezartzea gustatuko litzaiguke.
Egin klik hemen eta hemen berriak irakurtzeko.
Diario de Navarra-n eta Diario de Noticias-en argitaratua 2015/09/23-an
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera