Gero eta gehiago dira atzerrira ikasturte bete bat edo hilabete batzuk ikastera ateratzen diren ikasle nafartarrak. Bigarren Hezkuntzako ikasleak izaten ohi dira (DBH eta Batxilergoa, 12-18 urte tartekoak) Frantzia, Ingalaterra, Irlanda, Estatu Batuak edo Kanadara joaten direnak...Ikasturte honetan 200 bat ikasle biziko dute esperientzia hau, gehienak (82) Frantziako hegoaldeko herrietara doaz.