“Askatasunaren botilak” proiektuarekin gogoratu nahi izan dute duela 80 urte izan zen Ezkabako gotorlekuko presoen ihesaldia. Nafarroako Gobernuko Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiak antolatutako proiektua da.
Bederatzi ikastetxeetako 400 ikasle baino gehiagok ireki berri den GR225 ibilbidea egin dute. 53 kilometroko ibilbide hau, 1938ko maiatzaren 22an ihes egin zuten presoek egindako bide bera da. Ikasleek iheslarien argazkiak eta testigantzak jasotzen dituzten botilak eraman dituzte mugaren beste aldera. Bertan, Iparraldeko ikasleek eta agintariek harrera egin diete.
Hemen klik egin Diario de Noticias egunkarian argitaratutako berria irakurtzeko eta hemen Diario de Navarran argitaratutakoa.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera