“Duintasunez hiltzeko solasaldiak” Jardunaldien 5. saioa apirilean izan zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan eta 200 pertsona inguru gerturatu ziren. Duintasunez Hiltzeko Elkarteak eta NUPek antolatutako jardunaldia da hau, Hezkuntza Departamentuaren laguntzarekin.
“Ongi hiltzen ikasteko, bizitzeko hezi” mahai-inguruan, Aitor Etxarte Berezibar, Eskola Kontseiluko lehendakariak, parte hartu zuen. Haurtzaroan heriotzaren gaia lantzeko garrantzia aztertu zuten, eta horretarako ikastetxeetan heriotzaren inguruko formakuntza ezinbestekoa dela nabarmendu zuten. Bestalde, dolu egoeretarako baliabideen aurkezpena egin zen.
Hemen klik egin hitzaldiaren bideoa ikusteko. Hemen Jardunaldien egitaraua ikusteko.
Xaloa telebistan jardunaldi hauek direla eta Aitor Etxarteri egindako elkarrizketa jarraian ikus dezakezu:
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera